XSLaren edukia
Zuzenbide Zibila I
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
- Titulazioa
- Zuzenbideko Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 42 | 63 |
Gelako p. | 18 | 27 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
CLEHENENGO MODULUARI DAGOZKION GAITASUN OROKORRAK:
1. Zuzenbideak gizarteko harremanak erregulatzeko sistema gisa historiaren eboluzioan izan duen garrantzia ulertzea, Erromatarren ordenamendutik gaur egun arte.
2. Oinarrizko eskubideak, konstituzioko eta Europako oinarriak eta baloreak erabiltzen jakitea ordenamendu juridikoa interpretatzeko gida gisa.
3. Zientzia ekonomikoaren oinarriko teoriak eta tresnak ezagutzea, fenomeno ekonomikoak ulertzeko eta haiek zuzenbidearen arloan aplikatzeko.
4. Ordenamendu juridikoaren izaera bateratuta hautematea, eta arazo juridikoen diziplina arteko ikuspegia garatzea.
5. Gizarteko metodo, kontzeptu eta teoriak eraginkortasunez ezagutzea eta erabiltzea; hartara, zuzenbide pribatutik (pertsona) eratorritako hainbat suposiziori, bioetikari eta ondare-zuzenbideari aplikatzeko, tolerantziarekin eta giza eskubideen errespetuarekin bat datorren jarreratik.
6. Erakunde publiko eta pribatu nagusien jatorria eta osotasuna ezagutzea eta ulertzea.
7. Zuzenbidea aplikatzearekin lotutako arazoak konpontzeko gaitasuna.
8. Oinarrizko informatika ezagutzea, tresna informatzaile nagusiak erabiltzea eta IKTak ondo erabiltzea.
9. Oinarrizko eskubideak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta gutxiengoak errespetatzea.
10. Ama-hizkuntzan ahoz eta idatziz komunikatzea.
11. Analisirako, sintesirako eta azalpenerako gaitasuna.
12. Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna.
IRAKASGAIARI DAGOZKION GAITASUN ESPEZIFIKOAK:
C1: Irakasgaiari dagozkion oinarrizko kontzeptuak identifikatu eta barneratzea, kontzeptuok haien artean ezberdinduz eta erlazionatuz.
C2: Indarrean dagoen araudia aurkitu, ulertu eta erabiltzea, irizpide kritiko eta orekatuarekin kasu zehatzari aplikatzeko .
C3: Irakasgaiari dagokion oinarrizko jurisprudentzia eta bibliografia topatzen jakitea, kasuz kasu beharrezkoa dena sintetizatuz.
C4: Irakasgaia osatzen duten aspektu ezberdinak barnebiltzen dituzten kasu praktikoak arrakastaz ebaztea, kasu bakoitzean proposatzen den konponbidea koherentziaz argudiatuz.
C5: Ideiak, argudioak eta konponbideak era argian eta egokian azaltzea, ahoz zein idatziz, terminologia juridikoa behar bezala erabiliz.
C6: Ikasketa kooperatiboaren ereduan parte hartzeko gaitasuna eta jarrera dinamikoa erakustea.
IKASKETA-HELBURUAK:
1.-Garrantzi juridikoa duten suposamenduak identifikatzea
2.-Kasu zehatzari aplikagarri zaion araudia aukeratu, ulertu eta erabiltzea
3.-Irakasgaiari dagokion oinarrizko jurisprudentzia eta bibliografia aurkitzen jakitea
4.-Irakasgaian jorratzen diren kontzeptu juridikoak ezagutzea eta egoki erabiltzea
5.-Kasu zehatza ebazteko orduan aukera ezberdinak aztertzea, argudiatzea eta, hauetatik, konponbide zuzenena aurkitzea
6.-Lanak argitasunez azaltzea, ahoz zein idatziz, eta terminologia juridikoa egoki erabiliz.
7.-Talde-lanean parte hartzea, jarrera dinamikoa eta positiboa erakutsiz
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
LEHENENGO ZATIA: ZUZENBIDE ZIBILA
1. Zuzenbide zibila
2. Arau zibilen interpretazioa, aplikazioa eta eraginkortasuna
BIGARREN ZATIA: ESKUBIDE SUBJEKTIBOA
3. Harreman juridikoa eta eskubide subjketiboa
4. Nortasunaren eskubideak
HIRUGARREN ZATIA: PERTSONAREN ZUZENBIDEA
5. Nortasuna
6. Egoera zibila eta Erregistro zibila
7. Adina
8. Desgaitasuna duten pertsonen laguntza
9. Babes erakundeak eta laguntza neurriak (I)
10. Babes erakundeak eta laguntza neurriak (II)
11. Pertsonaren kokagunea
12. Pertsona juridikoa
MetodologiaToggle Navigation
ETODOLOGIA
Zuzenbide Zibila I irakasgaia ikasteko metodoan biltzen dira klase teorikoak hartzea eta kasu praktikoak egitea. Kasuen bidez, errealitateko arazoak ikusi eta aztertzen dira, konponbide desberdinak topatu eta horietatik bat aukeratu beharra izanik, konponbidearen argudioak emanez noski. Kasua aztertzeko, beharrezkoa da iturri juridikoak bilatzea eta kontsultatzea, horiek gero analizatu, sistematizatu eta, behar izanez gero, jendaurrean azaltzeko. Klasearen barruan, emandako azalpen teorikoen eta kasu praktikoen konponbideen gaineko eztabaidak sustatuko dira. Halaber, kasu praktikoetan, azalduko dira epaiak, dokumentu juridikoak eta albiste juridikoak, ikaslearen interesa eta parte hartzea bultzatzeko.
FORMAKUNTZARAKO JARDUERAK
(1) Klaseen bidez ikasi beharreko gaiekin lotutako kontzeptuak eta prozedurak gelan aurkeztea.
(2) Arauak eta jurisprudentzia bilatzea eta kontsultatzea teknologia berriak erabiliz.
(3) Proposatutako materialak bakoitzak irakurtzea
(4) Praktikak (ariketak, kasuak edo arazoak) prestatzeko lana, banaka eta taldeka.
(5) Proposatutako gaiak sakonago aztertzea, banaka edo taldeka.
(6) Aurkezpenak eta eztabaidak.
(7) Banakako ikasketa, frogak eta azterketa (ahoz edo idatziz).
IKASITAKOAREN EMAITZAK
(1) Garrantzia juridikoa duten egitatezko suposamenduak bereiztea.
(2) Kasuan aplikatu beharreko arau juridikoak aukeratzea, ulertzea eta erabiltzea.
(3) Gaiari buruzko jurisprudentzia eta bibliografia garrantzitsuena topatzea.
(4) Gaiari dagozkion kontzeptu juridikoak jakitea eta erabiltzea.
(5) Aukera desberdinak atzematea, argudioak osatzea eta kasurako egokiena den konponbidea aukeratzea.
(6) Azalpenak, ahoz nahiz idatziz, modu ordenatuan eta garbian ematea, terminologia juridikoaren erabileran trebezia erakutsiz.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ikastaroaren emaitzak neurtzeko, ebaluazio-sistema honela banatuko da:
-notaren %30a eskola praktikoetan eskuratutako konpetentziei dagokie
-notaren %70a idatzizko azterketa bidez (galderak garatzekoa edota test modukoa).
Irakasgaia gainditzeko bi zatiak aparte gainditu behar izatea ez da beharrezkoa izango.
Eskola praktikoen ebaluazioa ikasturtean zehar egingo da; hala ere, ikasleek beti izango dute eskubidea eskola praktikoetan eskuratutako konpetentzien ebaluazioa amaierako proba baten bidez egiteko, eskola praktikoetak parte hartu badute zein ez.
Ebaluaketa egiteko modu alternatiboa, baldin eta presentzialtasunik gabe edo hurrenera ematen bada irakasgaia:
1. Ezagutza teorikoei dagokienez (azken notaren % 70), eGela plataformaren bidez online izango da, hala test edo entsegu moduko Galdetegia osatuz, nola ahozko azterketa eginez Blackboard Collaborate sistema erabiliz.
2. Ezagutza praktikoei dagokienez (azken notaren % 30), ebaluaketa eGela plataformaren bidez online izango da ere, kasu bakoitzean zehaztuko diren tresnak erabiliz (galdetekia, lanak, entseguak eta abar).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
spainiako Konstituzioa
Lege Organikoak
- Ohore, Intimitate eta Irudi Eskubideei buruzkoa
- Datu Pertsonalak babesteari buruzkoa
- Zuzenketa eskubideari buruzkoa
- Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa
- Elkarteei buruzkoa
Lege arruntak
- Kode Zibila
- Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa
- Erregistro Zibilari buruzkoa, eta horren erregelamendua
- Elkarteei buruzkoa
- Fundazioei buruzkoa
- Giza Ugaltze Teknikei buruzkoa
- Enbrioien Dohaintzari buruzkoa
- Giza Organoen Dohaintzari buruzkoa
- Gaixoaren Eskubideei buruzkoa
- Prozedura Zibilari buruzkoa
- Lagundutako Giza Ugaltze Teknikei buruzkoa
-Transexualitateari buruzkoa
- Desgaitasuna duten pertsonek beharrezko duten laguntzari buruzko legea
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
-ALBALADEJO, Manuel: Derecho Civil I: Introducción y parte general, Madril.
-DE PABLO CONTRERAS, Pedro; MARTÍNEZ DE AGUIRRE, Carlos; PÉREZ ÁLVAREZ, Miguel Angel; PARRA LUCÁN, Maria Angeles: Curso de Derecho Civil I: Derecho Privado. Derecho de la Persona, Madril.
-DÍEZ-PICAZO, Luis eta GULLÓN, Antonio: Sistema de Derecho Civil, I, Madril.
-LACRUZ BERDEJO, Jose Luis eta beste batzuk: Elementos del Derecho Civil I (1-3), Madril.
-PUIG I FERRIOL, Luis; GETE-ALONSO Y CALERA, Maria del Carmen; GIL RODRÍGUEZ, Jacinto eta HUALDE SÁNCHEZ, Jose Javier: Manual de Derecho Civil. I: Introducción y Derecho de la Persona, Madril.
Gehiago sakontzeko bibliografia
-ALBALADEJO, Manuel eta DÍAZ-ALABART, Silvia (zuzendariak): Comentarios al Código Civil y Compilaciones Forales, Madril, hainbat liburuki, ale eta edizio, 1978z geroztik.
-BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo (koordinatzailea): Comentarios al Código Civil, Iruñea, 3. arg., 2009.
-CASTÁN TOBEÑAS, José: Derecho civil español común y foral, Madril, hainbat liburuki, ale eta edizio.
-DÍEZ-PICAZO, Luis; PAZ-ARES, Cándido; BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo; eta SALVADOR CODERCH, Pablo (zuzendariak): Comentario del Código Civil, Madril, Justizia Ministerioa, 2. arg., 1993, bi liburuki.
-PASQUAU LIAÑO, Miguel (koordinatzailea): Jurisprudencia civil comentada, Granada, 2. arg., 2009, hiru liburuki.
-RAMS ALBESA, Joaquín (koordinatzailea): Comentarios al Código civil, Bartzelona, hainbat liburuki eta ale, 1999z geroztik.
-SIERRA GIL DE LA CUESTA, Ignacio (koordinatzailea): Comentario del Código civil, Bartzelona, 2000, bederatzi liburuki.
Aldizkariak
EUSKERAZ:
-Eleria (Euskal Legelarien Aldizkaria
http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/colecciones/eleria
GAZTELERAZ:
-Actualidad Civil
-Actualidad Jurídica Aranzadi
-Anales de la Academia Matritense del Notariado
-Anuario de Derecho Civil
-Aranzadi Civil
-Cuadernos Cívitas de Jurisprudencia Civil
-Derecho Privado y Constitución
-InDret (Revista para el Análisis del Derecho)
-La Ley
-La Notaría
-Revista Crítica de Derecho Inmobiliario
-Revista de Derecho Patrimonial
-Revista de Derecho de Familia: Doctrina, Jurisprudencia, Legislación
-Revista de Derecho Privado
-Revista General de Legislación y Jurisprudencia
-Revista Jurídica del Notariado
-Revista Jurídica de Cataluña
-Revista Jurídica de Navarra
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ASUA GONZALEZ, CLARA ISABEL
- CARDENAL CARRO, RAFAEL
- IMAZ ZUBIAUR, LEIRE
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 11:30-13:30 | 11:30-13:30 | |||
7-15 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 1-2 - IKASTEGIA I.
- AULA 1-2 - IKASTEGIA I.
- AULA 1-2 - IKASTEGIA I.
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 1-2 - IKASTEGIA I.
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 1-2 - IKASTEGIA I.
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 11:30-13:30 | 09:30-11:30 | |||
7-15 | 11:30-13:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.1 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.1 - IKASTEGIA I.
- AULA 2.2 - IKASTEGIA I.
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 2.1 - IKASTEGIA I.