Arandes Esteban, José María
(Unibertsitateko Katedraduna)
Web helbidea
CV Laburra
Zientzietan lizentziatua, Kimikako Atalean eta Industria Kimikako espezialitatean (UPV/EHU, 1977), eta Kimika Zientzietako doktorea (UPV/EHU, 1982), lizentziaturako eta doktoregoko sari bereziekin.
UPV/EHUn lan egin dut nik, Ingeniaritza Kimikoko graduko eta masterreko eskolak ematen. Nire ikerlerroek zerikusia dute, batik bat, hala findegiko korronte tipikoen (gasolio astunak) nola hondakin produktuen (plastikoak, pneumatikoen pirolisiaren likidoa, plastikoen pirolisiak sortutako argizaria…) cracking katalitikoarekin eta hidrocracking-arekin.
Unibertsitateko irakasle titularra 1984an eta unibertsitateko kateraduna 1993an. Doktorego ondoko bi egonaldi egin ditut Western Ontarioko Unibertsitateko (London, Kanada) Chemical Reactor Engineering Centre zentroan, hurrenez hurren MECen eta Eusko Jaurlaritzaren bekekin. Ingeniaritza Kimikoko Saileko zuzendaria hiru agintalditan eta Ingeniaritza Kimikoko doktorego programen arduraduna 6 biurtekotan. Prozesu Kimikoen Ingeniaritzako eta Garapen Iraunkorreko Master Ofizialeko zuzendaria masterra eman zen lehen urtean.
JCRn indexatutako 160 artikulutik gora idatzi ditut, lehiazko 40 ikerketa proiektu eta ikerketa kontratutan baino gehiagotan ikertzaile nagusi/laguntzaile izan naiz, eta 15 doktorego tesi zuzendu ditut.
CNEAIren 2. eremuko idazkaria (Kimika) eta 6. eremuko kidea (Ingeniaritza eta Arkitektura), eta Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegora sartzeko akreditazio batzordeko kidea, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren adarrean (ANECA). Hainbat ikerketa organismotako batzordeetako kidea.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Instrumentación y Control de Procesos Químicos (3.)
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Control Avanzado de Procesos Químicos
Bulegoa
B1.P1.8 (ZTF-FCT)