Nortzuk gara

Bilbao Elorriaga, Javier

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Lanbide-profila: Galdakao (Bizkaia, 1951). Ingeniaritza Kimikoan Katedraduna (1988). Zientzia Kimikoetako lehen promozioko ikaslea (Industri Kimikako adarrean) Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Irakasle-profila: Irakaslea 1974tik hona Lehen, Bigarren eta Hirugarrren Zikloan, eta Doktoradutza eta Masterrean, igaro diren ikasketa plan guztietan, hala nola, Zientria Kimikoetan, Ingeniaritza Kimikoan eta Ingeniaritza Kimikoko Graduan.

Ikertzaile-profila: Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztapena (PROCAT-VARES) taldearen koordinatzailea. Lehiazko 130 proiektu baino gehigotan hartu du parte (40an Ikertzaile Nagusi). Finantzatzaile: Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza, Zenbait Ministeritza, Europear Batasuna eta Entrepresak (Eastman, Total Petrochemicals, Air Liquide, Johnson Matthey….). Ikerketa gaia: Energiari eta Inguramenari Loturiko Prozesu Termikoen eta Katalitikoen Garapena, Bio-findegiaren et Hondakin Findegiaren Esparruan. 430 artikulu argitaratu ditu Journal Citation Reports-ean bildutako aldizkarietan, h indizea 54 (Thomson Reuters) eta 11.000 aipamenetik gora. 40 Doktorego Tesiren zuzendari (9 Sari Berezia lortuak) eta 80 Lizentziatura Tesi eta Gradu eta Master Amaierako Lan, eta 7 patente. Ingeniaritza Kimikoan Estatu Mailako Sariaren irabazle 2006an ("Real Sociedad Española de Química"k emana).

Irakskuntzaren eta I+G+b kudeaketaren erantzule: Ingeniaritza Kimikoko Sailaren Zuzendaria (1990-1993, 2000-2003); Irakaskuntzaren eta Irakaslegoaren Antolaketarako Errektorordea UPV/EHUn (1986-1990); CNEAI Batzordearen Idazkaria eta Burua (1993-1996); Teknologia Kimikoaren Koordinatzailea ANEPean (2003-2005); Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Estatu Idazkaritzako Batzorde Aholkulariaren Kidea Ingeniaritza eta Teknologia arloan (2005-2010).

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO ETA BIOTEKNOLOGIAKO GRADUA: Erreaktoreen Diseinua

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: i+G+b Iharduerak, Erreaktoreen Jakintza Aurreratuak

Bulegoa

B1.P2.2 (ZTF-FCT)