García González, Irati
(PreDoc Ikertzailea)
Posta elektronikoa
Web helbideak
CV Laburra
2016an Ingeniaritza Kimikoko Gradua lortu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Azken urte horretan, nire Gradu Amaierako Lana Departamentuko laborategietan egin nuen, "Hidrogenoaren ekoizpena biomasaren pirolisia eta
erreformatzearen bidez, nikelezko katalizatzaileen eragina ikusiz" izenburua zuena. Proiektu honekin ikerketa talde hau ezagutu nuen. 2017an, "Energiaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna industrian, garraioan, eraikuntzan eta hirigintzan inguruko ikerketa"
Masterra ikasi nuen, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.
2019ko irailean, ikertzaile ez-doktore gisa kontratatu ninduten EHUko Ingenieritza Kimikoko Departamenduan, nire Gradu Amaierako Lana (lehen aipatua) egin nuen ikerketa-bide beretik jarraitzeko. Hau da, aurreko prozesuaren eskala-igoera mugatzen duten erronka nagusiak konpontzeko asmoz, ikerketa honetan oxigenoa erreforma-etapan sartzea planteatzen da, erregimen autotermikoan jardutea lortzeko eta, aldi berean, koke-deposizioa murrizteko.
2020ko martxoan Euskal Herriko Unibertsitateko Doktoratu Aurreko Beka lortu nuen, eta ikerketa-bide horretan lanean jarraitzen dut. Oraingoz, artikulu bat argitaratu da Energy Conversion and Management aldizkarian: «Thermodynamic assessment of the oxidative steam reforming of biomass fast pyrolysis volatiles».