Nortzuk gara

Epelde Bejerano, Eva

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan Titulatua (UPV/EHU, 2009) eta Ingenieritza Kimikoan Doktorea nazioarteko aipamenarekin (UPV/EHU, 2013). 2009an Prozesu Katalitikoen eta Hondakinen Balorizazioa (PROCAT-VARES) ikerketa taldean sartu nintzen Doktorego tesia egiteko. Egonaldi predoktorala burutu dut Saskatchewan Unibertsitatean (Kanada, uztaila-azaroa, 2019) Dalai irakaslearen ikerketa taldean Fischer-Tropsch prozesuan lan egiten. 2011-2015 bitartean, nire ikerketa lanak lan kontratuko bitarteko irakasle funtzioekin elkarbanatu nituen. 2016ko irailean Irakasle Atxiki plaza irabazi nuen eta 2021eko abuztuan Irakasle Agregatu plaza lortu nuen. 2019tik Kanpoko Praktiken eta Ingenieritza Kimikako Graduko 3. mailako koordinatzailea naiz eta Berdintasun Batzordeko kidea ere banaiz.

Nire ikerketa lana balio erantsiko produktuen ekoizpenean oinarritzen da, hala nola, olefina arinak (etilenoa eta propilenoa), erregaiak (gasolina, diesela eta jet fuel) eta aromatikoak (bentzenoa, toluenoa eta xilenoa); bereziki petrolioari alternatiboak diren lehengaiak erabiliz (biomasa, hondakinak, CO2aren balorizazioa). 13 ikerketa proiektuetan eta 60 nazio(arteko) kongresuetan parte hartu dut. 18 argitalpenen idazlea naiz, JCRan indexatutako aldizkarietan argitaratu direnak (h=11, WOS). Bi doktorego tesiren zuzendarikidea naiz eta Catalysts aldizkarian bi Special Issue-ren editore ere banaiz.

Pedagogian formakuntza zabala daukat, bi hezkuntza berriztatze proiektuetan, 10 kongresuetan eta Education for Chemical Engineers aldizkarian bi lanen egilea izanik. Gradu eta Master Amaierako Lanen zuzendaria naiz, eta baita EHUAlumni programan mentorea.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Petróleo y Petroquímica, Ingeniería de Procesos y Producto, Ingurumenaren Ingeniaritza

KIMIKAKO GRADUA: Proyectos en Química Industrial

INGENIARITZA KIMIKOKO MASTERRA: Tecnologías de Refinería y Petroquímica

Bulegoa

A4.P1.8 (ZTF-FCT)