Información

Komunikazioak burutzeko arauak.

Normas para el envío de ponencias

Komunikazioak APA 6. edizioko arauak jarraitu behar dituzte. A4 formatuan aurkeztu behar da, word formatuan eta eransten den eredua jarraituz.

Komunikazio bakoitzak 5000-6000 hitz bitarteko luzapena izango du, abstract eta bibliografia barne hartuta.

Lanak gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesaz onartuko dira.

Komunikazioak bidaltzeko prozedura.

Hizlari guztiek komunikazioaren laburpena 2016ko uztailaren 22a baino lehen bidali behar dute. Horretarako, EasyChair plataforma erabili behar da.  Komunikazioak .doc edo .docx formatuan izan behar dira.

Batzorde zientifikoak komunikazioen onarpena gauzatuko du uztailaren 29a baino lehen.

Komunikazio osoa irailaren 12a baino lehen bidali behar da. EasyChair plataforma erabili behar da.  Komunikazioak .doc edo .docx formatuan izan behar dira.

Hizlariak bere partaidetza berretsiko du izen-emate tasa ordaintzean, erregistro inprimakian.

Kuotaren ordainketa erregistro inprimakiaren bitartez egitea nahitaezkoa izango da hizlariaren parte-hartzea eta bere lana kongresuaren egitarau ofizialean eta aktetan txertatzeko.

Kongresuaren akten argitalpena.

Onartutako komunikazioak akten liburu digitalean argitaratuko dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak emandako ISBNekin.

Normas específicas para la presentación virtual de las comunicaciones

Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresuak (CINTE 16), Batzorde Zientifikoak onartutako komunikazioen aurkezpen birtuala baimenduko du. Modalitate horretarako bideo formatua erabili behar da eta hurrengoko arau espezifikoak jarraitu behar dira:

  • Gehienez 6 minutuko bideoa
  • Kalitatea: Bideoa; gehienez 360 p. Soinua; 48000 KHz.187 Kb/s

  • Hasieran argi azaldu behar da (letra-tamaina 20) :

    • "CINTE 16" NAZIOARTEKO KONGRESU

    •  Gai-lerroa

  • Tituluak pantailan mantendu behar dira 5-10 segundu bitartean

  • Hasieran eta amaieran, Creative Commons lizentziaren irudia azaldu behar da 3 segundoz. Beraz, publikoa eta murrizte gabeko eskuragarritasuna izango du.

  • Autoreak aurkezpen-bideoak publiko bilakatzeko arduradunak izango dira, beraien kontuen bitartez (youtube, vimeo,…). Behin bideoa publikatuta, horren helbidea bidali beharko diote Kongresuaren Antolatzaileen Batzordeari.