Presentación

Aurkezpena

Buque

 

CFD eta superkonputazioa, I+G+b lehiakorragoa jaurdunaldi honetan unibertsitate eta enpresetako ikertzaileek parte hartuko dute CFD-n egindako ikerketari buruz hitzegiteko. Superkonputazio edo Eraginkortasun Handiko Konputazioak (HPC) CFD-an eta I+G+b-an eskeini dezakeen laguntzari buruz ere hitzegingo da.

 

CFD delakoa (Computational Fluids Dynamics – CFD) ahalmen handiko tresna da. Jariakinak parte hartzen duten hainbat problema fisiko numerikoki ebazten ditu. Zientzian eta diseinu industrialean oso erabilia da ,alde batetik, beste edozein bidetik oso zailak lortzea izango liratekeen sistemen portaerari buruzko informazioa lortzeko aukera ematen duelako eta bestetik, diseinu birtualak ordenagailuetan modu eraginkor eta merke batean frogatzeko aukera ematen duelako. Honela, prototipo kopuruak  eta  egin beharreko froga kupurua gutxitu daitezke arrakasta kasuak handituz.

Superkonputazio eta eraginkortasun handiko konputazioak (High Performance Computing – HPC) ordenagailu ahaltsuak eskeintzen ditu eta kasu honetan oso baliagarriak izan daitezke CFD-ko problemak ebazteko. Superkonputazio edo HPC-aren erabilerak, beste jakintza arlo batzuetan bezala, problema konplexuago edo zehatzagoak modu arinago batean ebazteko aukera eskeintzen du. Eredu edo algoritmo zehatzagoak eta ondorioz, sistemaren ezagutza sakonagoa lortzeko aukera ematen du. Guzti honengatik, superkonputazioak lehenago ebaztezinak ziren problemak askatzeko aukera eskeintzen dio CFD-ari.  Guztia hau Zientziako erronkak ikertzea ahalbidetzen du eta enpresa munduan produktuen kalitatearen hobekuntzan, produktuen merkaturatze azkarrago batean, etab. bihurtzen da.

Jaurdunaldi honetako goizeko saioan superkonputazio eta CFD-ri buruzko hainbat hitzaldi entzungo ditugu eta unibertsitatean zein enpresan egindako ikerketak aurkeztuko dira. Arratsaldeko saioa berriz murriztua izango da eta UPV/EHU-ko ikertzaileek bakarrik parte hartu ahal izango dute, non CD-Adapco-ko adituek starccm+ programari zein  CFD-ri  buruzko zalantzak entzun eta erantzuten saituko diren.

Parteartzea dohainik izango da, baina nahitanahiezkoa izango da inskribatzea.