Laburpenen bidalketa
XV Biometriako Espainiar Biltzarra eta V Biometriako Iberoamerikar Topaketa (CEB-EIB 2015) delakoaren Batzorde Antolatzaileak, biltzarrean aurkezteko lanaren laburpena bidaltzeko gonbidapena luzatzen die Biologian, Medikuntzan, Psikologian, Farmakologian, Nekazaritzan edota bizidunei loturiko bestelako zientzietan metodo estatistikoak eta matematikoak garatu eta aplikatzeko interesa duten profesional guztiei. Proposamenak izan daitezke ahozko aurkezpenak egiteko zein poster moduan aurkezteko.
Laburpenak era telematikoan bidali behar dira bidaltzeko formularioarekin, ondoko arauei jarraituz.
Laburpenak bidaltzeko arauak:
Laburpenak INGELESEZ idatzi behar dira eta gehienez orri bateko luzapena izango dute, emandako ereduan ezarritako formatuaren arabera. Laburpena prestatzeko, eskura dituzue MS Word formatuko txantiloia eta LaTeX formatuko beste txantiloia. Mesedez, egileen artean, azpimarratu biltzarrean lana aurkeztuko duena.
Ondoko argibideei jarraitu:
- Deskargatu MS Word edo LaTeX txantiloietako bat
- Prestatu laburpena, bertan agertzen diren argibideei jarraituz
- Gorde laburpena
- Sartu laburpenen formulario bidalketa izeneko aplikazio telematikoa
- Bete bidalketarako eskatzen diren eremuak
- Atxiki aurretik gordetako (DOC edo PDF) laburpen-dokumentua
- Bidali
BIDALTZEKO FORMULARIOA
Behin laburpenaren bidalketa-prozesua amaituta, ondo hartu denaren baieztapena jasoko duzue e-mailen bidez. Ez baduzue baieztapenik jaso, mesedez, jarri kontaktuan antolatzaileekin e-mailen bidez: ceb-eib2015@ehu.eus
Laburpenak bidaltzeko epeak:
Bidalketarako hasiera-data: 2015eko martxoaren 10a
Bidalketarako amaiera-data: 2015eko maiatzaren 5a
Onarpen-jakinarazpena: 2015eko ekainaren 15a
Onarturiko hizlarien izen-emateko azken eguna: 2015eko uztailaren 10a
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Laburpena bidaltzeak Batzorde Antolatzaileak bera zabaltzeko baimena ondorioztatzen du.
- Bidalitako laburpen guztiak Batzorde Zientifikoak aztertuko ditu isilpeko eran eta berak eska dezake Batzordetik kanpoko arloko adituek aztertzea.
- Batzorde Zientifikoak erabakiko du lana onartzea eta baita ahozko edo poster moduan kokatzea.
- Onarturiko lanak aurkezten dituztenek biltzarrean parte hartzeko izena eman behar dute 2015eko uztailaren 10a baino lehen.
- Onarturiko laburpenak biltzarraren laburpen-liburuan argitaratuko dira eta bertaratzen diren guztiei banatuko zaie.
- Laburpena bidaltzeko gonbiteak ez du ondorioztatzen biltzarrean aurkeztuko duenaren izen-emateak edota bidaiak sorturiko gastuen murrizketa edo salbuespena.
- Hizlari bakoitzak ezin izango du ahozko komunikazio bat baino gehiago aurkeztu.