Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitateko Europar Dokumentazio Gunea 1982an sortu zen, UPV/EHUren eta Europako Batzordearen arteko hitzarmenaren ondorioz. Europar integrazioari buruzko azterlanetan eta ikerlanetan laguntza emateko, Unibertsitatean dagoen informazio-lotura europarra da.
Dokumentazio Guneak doan jasotzen ditu Europako Batasuneko erakundeen argitalpen ofizial guztiak, eta horien datu-baseak ere ezer ordaintzeke erabiltzeko aukera dauka.
Europako Batzordearen Europe Direct sarean parte hartzen du, Espainiako unibertsitateetan dauden beste 37 guneek bezalaxe.
(EBIES) Europari buruzko Informaziorako Euskal Sareko partaide da Gunea, hau da, europar informazioaren alorrean Euskal Herrian lanean diharduten erakunde guztiak biltzen dituen sarekoa.