inicio

Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Saila

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Open Data Euskadi saria 2015

Albiste laburrak

Lehenengo argitaratze data: 2016/08/29

Ikasle-lan onenaren Saria lortu du Imanol Unanue ikerlariak IEE biltzarrean (2023ko uztaila)

"Intelligent Systems Group" ikerketa-taldeko Imanol Unanue sailkideak Ikasle-Lan Onenaren Saria jaso du (Best Student Paper Award) uztailaren 1etik 5era Chicagon egin den IEEE Congress on Evolutionary Computation 2023 biltzarrean. Saritua izan den lanaren izenburua "The Natural Bias of Artificial Instances" da eta egileak Imanol Unanue, Maria Merino eta José A. Lozano dira.

ZORIONAK Imanol, Jose Antonio eta Maria!

 

INIZIA 2023 saria lortu dute "Grupo de Inteligencia Computacional" ikerketa-taldeko ikerlariek (2023ko maiatza)

Manuel Graña-ren gidaritzapean lanean ari diren Marina Aguilar, Goizalde Badiola, Guillermo Cano eta Igone Morais ikerlariek ‘Ekimen berritzaile berriak’ kategorian bigarren saria irabazi dute 2023ko INIZIA sarietan 'e-JantzIA' proiektuarekin. Proiektua Manuel Grañak zuzentzen duen "Grupo de Inteligencia Computacional" ikerketa-taldean garatua izan da.

Saritua izan den lan horretan, estimulazio bioelektrikoko espazio- eta denbora-ereduak larruazalaren mailan aplikatzeko sistema bat aurkeztu dute. Elektrodoak hobeto, erosoago eta seguruago aplikatzeko, horiek jantzi doigarri batean integratuta egongo dira, elektrodoek larruazalaren gainean duten kokapen espaziala pertsonalizatzeko. Produktua erabiltzaile partikularrei zuzenduta egongo da eta erabilera ludiko eta terapeutikoa izango du; zehazki, giharretako eta eskeletoko gaitzen bat duten pertsonentzat, edo, besterik gabe, etxetik irten gabe erlaxatu nahi dutenentzat.

INIZIA 2023 saria UPV/EHUko Arabako Campusaren eta BIC Araba-ren elkarlanetik sortutako saria da, INIZIA Arabacampus programaren barruan ematen dena eta kultura ekintzailea sustatzea eta enpresa ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa duten proiektuak saritzea helburu duena.

Zorionak, Marina, Goizalde, Guillermo, Igone eta Man!

 

Saileko 6 kide Stanford Unibertsitatearen eragin handieneko ikertzaileen zerrendan (2022/11/10)

Stanford Unibertsitateak argitaratutako "Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists" zerrendan 6 sailkide agertzen dira senior zerrendan eta azken urteko zerrendan: Ignacio Arganda, Darrel Conklin, Fadi Dornaika, Manuel Graña, José Antonio Lozano eta Roberto Santana.

Zientziaren munduan eragin handiena duten ikertzaileen zerrenda hori argitalpen zientifikoetan aipamen gehien izan dituztenekin osatzen da.

Zorionak, Nacho, Darrel, Fadi, Man, José Antonio eta Roberto!

 

Josu Ceberio IEEE-TEC aldizkariko Editore Atxiki izendatua izan da (2022/03/07)

Gure sailkide eta ISG ikerketa taldeko kide Josu Ceberio IEEE-TEC Transactions on Evolutionary Computation aldizkariko Editore Atxiki izendatua izan da.

Aldizkari hori nazioarte mailan erreferente da konputazio ebolutiboan eta optimizazio metaheuristikoan.

Zorionak Josu!

 

Saileko 5 kide Stanfordeko Unibertsitatearen eragin handieneko ikertzaileen zerrendan (2021/12/02)

Stanfordeko Unibertsitateak (Kalifornia, Estatu Batuak) “Ranking of the World Scientists: World´s Top 2 % Scientists” zerrenda argitaratu du. Zerrenda horretan munduan eragin handiena duten ikertzaileak sartzen dira eta gure saileko 5 kide agertzen dira: Ignacio Arganda-Carreras, Darrel Conklin, Fadi Dornaika, Manuel Graña eta Roberto Santana.

Zorionak, Nacho, Darrel, Fadi, Man eta Roberto!

 

Jose Antonio Lozano Euskadiko lehen Fellow IEEE bihurtu da (2021/01/16)

Gure sailkide Jose Antonio Lozano Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Institutuko (IEEE) Fellow izendatu dute. Euskadin IEEE Fellow izendapena jaso duen lehena eta bakarra da; Espainiako 48 kideetako bat.

Lozano irakaslearen izendapena Computational Intelligence Society elkartearen bidez egin da, konputazio ebolutiboaren barruan "Estimation of distribution algorithms" (EDAs) algoritmoen alorrean egindako ekarpenengatik. Fellow kategoria lortzea aintzatespen handia da, urtean kideen %0,1 baino ezin baita hautatu kategoria horretarako.

IEEE 1963an sortu zen, eta ingeniaritza elektrikoaren eta elektronikoaren alorreko elkarterik handiena da. Haren helburua da teknologia eta hezkuntza aurreratzea arlo horietan, bai eta informatikan eta antzeko diziplinetan ere. Erakundeak 423.000 kide baino gehiago ditu 160 herrialdetan baino gehiagotan, eta literaturaren %30 ekoizten du.

Zorionak, Jose Antonio!

Naiara Aginako Bengoa  "Zientzia bada nesken kontua" ekitaldietan (2021/02/12)

Otsailaren 11a Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu dira. Gure sailkide Naiara Aginako Bengoak  Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur jardueran hartuko du parte otsailaren 12an. Saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da. Informatika Fakultateak ere parte hartuko du "Informatika ipuin eta magia bidez" eskola tailerretan, lehen hezkuntzako 4-6 mailan dauden gaztetxoei kode bitarra eta algoritmoak azaltzeko antolatutako saioetan (otsailaren 22an eta 25ean, 10:00tan). Programa osoa hemen.

Eskerrik asko Naiara eta parte hartuko duten beste neskak, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten laguntzeagatik!

Gure sailkide Oier Etxaniz Beneitez hil da (2020/04/17)

Saminez jaso dugu Oierren heriotzaren berria. Gure fakultatean egin zuen Informatika Ingeniaritzako Gradua eta "Grupo de Inteligencia Computacional" ikerketa taldean ari zen doktorego tesia egiten Manuel Grañaren zuzendaritzapean. Gainera, saileko kontseilukide ere bazen, ikerlarien ordezkari izendatua izan zenetik.

Plazerra izan da Oier gure artean izatea. Beti umoretsu, bizizale, langile, konprometitu eta adoretsua agertu zaigu. Esker hitzak besterik ez ditugu beretzat.

Agur Oier eta besarkada handi bat senideei eta lagunei, zure lankideen izenean.

In memoriam: Oier Echaniz (Campusa), Ezagutu Oier Etxaniz (Gorka Azkune, Berria)

 

César Montenegro ikerlariak “Aguathón” txapelketa irabazi du (2019ko maiatza)

Intelligent Systems Group (ISG) ikerketa taldeko César Montenegro ikerlariak “Aguathón” txapelketa irabazi du. Txapelketaren helburua, Ebro ibaiak Zaragozatik pasatzean izango duen portaeraren eredua lortzea da, Tuterako behatokian neurtutako mailetatik abiatuz. Guztira 89 talde aurkeztu dira txapelketara.

Informazio gehiagorako sakatu hemen edo hemen. Ikus teleberrin (35:00 minututik aurrera).

Zorionak, César!

 

José Antonio Lozano saileko irakaslea BCAMeko zuzendari zientifiko berria (2019-01-15)

Ikerbasquek kudeatutako nazioarteko deialdi batean aukeratu dute gure saileko irakasle eta ikerlaria hurrengo 5 urteetan zentroa zuzendu dezan.

BCAMeko (Basque Center for Applied Mathematics) Batzorde Zientifikoak eta Ikerbasquek (Zientziarako Euskal Fundazioak) osatutako ebaluazio batzorde batek Jose Antonio Lozano UPV/EHUko Informatika Fakultateko eta KZAA saileko irakaslea BCAM zentroko zuzendari zientifiko izendatu du. Nazioarteko proiekzio handia izan du Ikebasquek kudeatutako deialdiak. Izan ere, Europa, Asia eta Amerikako hautagaitzak jaso ditu.  

Informazio gehiago: CAMPUS, BCAM

Doktorego Sari Bereziak 2018

UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak, 2018ko otsailaren 16ko bileran, 2015/2016 ikasturteko doktorego sari bereziak emateko deialdi publikoa egitea erabaki zuen. Joan den ekainaren 22ko bileran erabakitakoaren arabera, gure sailean tesia defendatu duten honako 3 doktoreei saria eman diete:

  • Jerónimo Hernández González jaunari, Iñaki Inza Cano doktore jaunaren eta José Antonio Lozano Alonso doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Contributions to learning Bayesian network models from weakly supervised data: Application to Assisted Reproductive Technologies and Software Defect Classification”.
  • Borja Ayerdi Vilches jaunari, Manuel Graña Romay doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Contributions to Ensemble Classifiers with Image Analysis Applications”.
  • Usue Mori Carrascal andreari, José Antonio Lozano Alonso doktore jaunaren eta Alexander Mendiburu Alberro doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Contributions to time series data mining departing from the problem of road travel time modeling”.

 

Hemen aurki dezakezu berria.

Zorionak guztiei!

 

Onenak  European Robotics Challenges-en

Gure saileko  RSAIT ikertaldeak, IK4-TEKNIKERek eta ULMAk eginiko proiektuak irabazi du  Europako EUROC lehiaketa (European Robotics Challenges).
Industria-produktuzko banaketa-zentroetan eskariak prestatzeko robot kolaboratibo baten prototipoa garatu dute hiruren artean. Lankidetzarako beste espazio bat sortu dute 4.0 Industriaren testuinguru berrian, lan inguruneetako oztopoak kenduz. Informazio xeheagoa dago EHUko albisteetan.

ZORIONAK RSAIT! ZORIONAK Elena, Basi…

"Oso lankidetza positiboa izan dugu hiru erakundeen artean. Gutariko bakoitzak alor horretan dugun ezagutza eman dugu, eta, azkenean, emaitza oso ona lortu dugu, aurrerabide handia ekarriko baitu 4.0 Industria kontzeptuaren garapenean eta elkarlaneko robotaren proiektuan. Gurea bezalako proiektuek agerian uzten dute lan inguruneen iraultza berria heldu dela", azpimarratu du Basilio Sierrak, UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleak.

Bideoa

Doktorego Sari Bereziak 2017

Gure saileko ISG ikerkuntza taldean lan egiten duen Ekhiñe Irurozqui Arrietak  2017ko Doktorego Sari Berezi bat irabazi du, Borja Calvo Molinos Oiz  eta José A. Lozano Alonso   zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: "Sampling and learning distance based probability models for permutation spaces". Tesia Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala  Sailaren bitartez defendatu zuen.

Zorionak!

Doktoretza egiteko laguntzen dialdia TEKNALIAren eskutik

TEKNALIAK 15 laguntza emango ditu bere zentroetan Tesia egiteko. Eskaera egiteko muga irailaren 23a.

Informazio gehiago TEKNALIAren webgunean

Sareek eta komunikazioek mundua nola eraldatu duten ikuspegi historiko eta zientifiko bat: telegrafotik Internetera, eta haratago

Urtzi Ayestak, KZAA saileko kideak,  Bilboko Bidebarrieta Liburutegian apirilaren 28 dibulgazio hitzaldia eman zuen

Hitzaldiaren inguruko informazioa hemen.

 

 

Jerónimo Hernández-ek irabazi du Open Data  Euskadi saria 2015

Gure saileko ISG ikerkuntza taldean lan egiten duen Jerónimo Hernándezek irabazi du "Open Data Euskadi saria 2015 -  Ideia Lehiaketa".

Bere proposamena, "Zure ikasketak aukeratu gerora begira"  hemen ikus dezakezu.

ZORIONAK!!