UPV/EHU – OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedraren TFG eta TFM sarien I. edizioa
UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedra Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) arteko hitzarmenaren emaitza da.
Hitzarmen horren helburu nagusia da lanean pertsonen osasuna prebenitzeko mekanismoak sustatzea, euskal gizartean eta prebentzio horretarako modu aktiboan lan egiten duten eragile guztietan sustatzea. Bere egitekoa laneko arriskuen prebentzioaren hedapena, zabalkundea, kontzientzia eta aplikazio handiagoa eta hobea bultzatzea eta dinamizatzea da.
Hitzarmenean zehaztutakoaren arabera, katedraren berezko jardueretako batzuk honako hauek dira:
- Laneko segurtasunaren eta osasunaren azterketarekin, ikerketarekin eta gizarte-proiekzioarekin, sustapenarekin eta aplikazio hobearekin zerikusia duten era guztietako jarduerak sustatu, bultzatu eta zabaltzea. Medikuntza eta Erizaintza graduetako ikasleen artean Laneko Medikuntza eta Erizaintzako espezializazio-ikasketekiko interesa sustatzea.
- Interes komuneko arloetan lan egiten duten erakunde eta instituzioen artean hartu-emanak eta lankidetza sustatzea.
- Katedraren jarduera-eremuan prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzea, baita horri buruz egiten diren ikerketen eta azterlanen emaitzen transferentzia eta zabalkundea bultzatzea ere.
Helburu horien esparruan, argitara ematen da UPV/EHU – OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedraren sarien I. edizioaren deialdia. Sari horiek laneko arriskuen prebentzioaren eta osasunaren arloko TFG eta TFM hoberenei emango zaizkie, eta honako oinarri hauen arabera arautuko dira:
Oinarriak
I-XEDEA
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko berrikuntza eta ikerketa sustatzea, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko sentsibilizazio-, hedapen- eta transferentzia-jarduerak sustatzea, deialdiaren xedeko sarien bidez.
II- MODALITATEAK ETA AINTZATESPENA
- TFG/TFM
- Lehen saria, 1.000 euro
- Bigarren saria 500 euro
III- BALORAZIO-IRIZPIDEAK
Sariak esleitzeko balorazio-irizpideek lanen berrikuntza eta garapen teknologikoa hartuko dituzte kontuan, honako kontzeptu hauei jarraituz:
- Gaiaren o riginaltasuna eta berrikuntza ( % 25)
- Oinarri teknikoa ( % 25)
- Ondorioen garrantzia eta aplikagarritasuna eguneroko praktikan ( % 30)
- Kontsultatutako bibliografia ( % 10)
- Kalitate zientifiko-metodologikoa ( % 10)
IV- ESKATZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Deialdi honetara parte hartu ahal izango dute 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan beren TFG/TFM defendatu duten EHUko ikasleek.
Aurreko ataletan deskribatutako UPV/EHU – OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedraren jarduerekin lotura izan beharko dute.
Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
V.- ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA
Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea aurkezteak berekin dakar oinarriak onartzea. Eskabideaz gain (erregistro-formularioa 2025ko ekainak 1an webgunean eskegiko da), dokumentazio hau aurkeztuko da.
Webgunean igoko den inprimakiarekin batera:
- NANaren kopia, bi aldeetatik
- Egindako gradua/masterra
- Harremanetarako e-maila eta telefonoa
- Gradu amaierako edo master amaierako lana PDF formatuan (defendatu den gradu edo masterrean aurkeztutako formatu eta eduki bera). Jatorrizko ale bat eta kopia anonimo bat aurkeztuko dira, epaimahaiak ebalua ditzan.
- Erantzukizunpeko adierazpena , non adieraziko baita ez duela beste saririk jaso, eta ez dagoela aribidean jatorrizko TFG/TFMko beste sari-deialdi batean.
- 2023-24 ikasturtean lana defendatu eta kalifikatu dela frogatzen duen ziurtagiria edo egiaztagiria.
- Adostasun-gutuna (docx, 12 Kb), laneko tutoreek edo zuzendariek sinatua.
Eskabidea eta dokumentazio guztia helbide elektroniko honetan aurkeztu behar da: catedra.medicinayenfermeriadeltrabajo@ehu.eus
Erregistro-formularioan ageri diren eremu guztiak nahitaez bete behar dira; beraz, eremuren bat bete ezean, interesdunak ezingo du sarian parte hartu.
Eskabideak aurkezteko epea 2025-06-01ean hasiko da, 8:00etan, eta 2025-07-31ean amaituko, 20:00etan.
Ebaluazio-batzordearen ebazpena webgunean argitaratuko da (https://www.ehu.eus/catedra-medicina-y-enfermeria-de-trabajo), 2025eko irailaren 12an.
Sariak emateko ekitaldia publikoa izango da Bizkaia Aretoan, eta 2025eko irailean edo urrian izango da (oraindik ez da zehaztu eguna).
VI-KOMUNIKAZIOAK
Egin beharreko jakinarazpen guztiak webgune honen bidez egingo dira: https://www.ehu.eus/catedra-medicina-y-enfermeria-de-trabajo
VII- EBALUAZIO-BATZORDEA
Hiru kidek osatuko dute epaimahaia:
- Zientzia eta Gizarte Garapeneko eta Transferentziako Errektoreordetzak izendatutako pertsona bat.
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak izendatutako pertsona bat.
- UPV/EHU – OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintza Katedrako kide bat.
VIII-ARGITALPEN-, ERREPRODUKZIO- ETA IRUDIESKUBIDEAK
Katedrak gordeko ditu saritutako lan-proiektuak osorik edo zati batean argitaratu eta erreproduzitzeko eskubideak, eta berariaz aipatuko ditu proiektu horien egileak.
Sarituek Katedrari lagunduko diote, modu pertsonalean, beren lanak foro zientifikoetan zabaltzen. Horregatik, parte-hartzaileek:
- Irudia, izena eta ahotsa hartzeko baimena ematen dute
- Baimena ematen dute beren irudia, ahotsa, izena eta adierazpenak ikus-entzunezko moduan, argazkitan edo paperean ustiatzeko, besteak beste, sustapen- edo publizitate-helburuetarako (ustiapenerako edozein bitarteko, euskarri edo formatu -sare sozial , prentsa-oharrak, Interneteko orriak, blogak, telefonia mugikorra, Smartphonerako aplikazioak, SMSak, etab.), denbora-mugarik edo muga geografikorik gabe, lehiaketako parte-hartzailea edo irabazlea dela ezagutzera emateko, Katedrak egokitzat jotzen dituen bitartekoen bidez. Baimena doakoa da, eta ez du inolako kontraprestazio ekonomikorik emango Katedrak.
IX- DATU PERTSONALEN BABESA
Datu pertsonalen babesari buruzko araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten da UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea LANEKO MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA KATEDRAK datu pertsonalen tratamendua egingo duela aurkeztutako eskabideak izapidetu eta ebazteko, eta datu horiek fitxategi propio batean sartuko direla.
Deialdian parte hartzen dutenek sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezeztatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali beharko dute UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea LANEKO MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA KATEDRAra, NANaren kopia batekin edo dokumentu baliokide batekin batera, egikaritu nahi duten eskubidea adierazita.