GRADO

Irakaskuntza: Gradua

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Finantza Ekonomia II Sailaren "Familia-enpresaren Zuzendaritza eta Kudeaketa" ikasgaiaren irakaskuntza enkargua.

Oinarrizko helburua inbertitutako kapitalean eta kudeaketan erreferentzi bezala familia bat duten enpresen arazo eta jokaera berezien ezagutza teoriko-praktikoa ematea da.

Lortu nahi diren helburu konkretuak ondorengoak dira:

  • Familia-enpresa bat zer den ezagutu eta baita bere ezaugarri bereziak.
  • Familia-enpresaren eboluzioa aztertu eta bere bizitza zikloaren fase ezberdinak.
  • Familia-Enpresaren sendotasunak eta arazo garrantzitsuenak aztertu, baita gainditzeko bideak ere.
  • Familia-Enpresan parte hartzen duten gizarte-eragile ezberdinak identifikatu.
  • Familia-Enpresaren gobernua eratzeko tresna eraginkor ezberdinak aurkeztu.
  • Familia-enpresa erlazioak erregulatzeko eta familia-enpresaren jarraitasuna ziurtatzeko familia protokoloa aztertu tresna eraginkor bezala.
  • Ondorengotza prozesua ezagutu, baita bere faseak eta egoera kritikoak ere.
  • Ondorengotzaren plangintza aurrera eramateko eman beharreko pauso ezberdinak identifikatu.