ACTIVIDADES_OCTUBRE_2010_FEBRERO_2011

Aktibitateak eta Gertaerak: 2010 urria - 2011 otsaila

Familia-enpresarentzat mintegi eta tailerren zikloa Berrikuntza eta lidergoa, Familia-enpresaren arrakastaren faktoreak 2010 urria - 2011 otsaila

UPV/EHUko Familia-Enpresaren Katedrak antolatuta
Tokia: Bizkaiko Kanpusa, Zubiria Etxea (Sarrikoko Parkea)
Avda. Lehendakari Agirre, 83,  48015 Bilbo

 

HELBURUAK

Mintegi eta tailerren ziklo hau familia enpresariei, kudeatzaileei eta, orokorrean, enpresaren zuzendaritzari bideratua dago, batez ere. Bere helburuak hurrengoak dira:

  • Familia-enpresen zuzendaritza lidergokoak diren alderdi propioak ezagutu, bertan familiarekin interakzioak, erakunde antropologiko eta sozial bezala, ezaugarri bereziak dituelarik.
  • Familia-enpresen emaitza ekonomiko eta sozialetan eragin positiboa edo negatiboa izan dezaketen berezko ezaugarriak aztertzea. Baita familia-enpresaren lehiarako abantailen ustiapenaren garrantzia ulertu.
  • Enpresaren izaera familiarra mantendu. Ondorengotzaren Plangintza finantzariorako eredu bat garatu.


Doako mintegi eta tailerrak, aurrez izena emanez e-mail bidez: catedra.empresa-familiar@ehu.es

MINTEGIAK ETA TAILERRAK

  • Mintegia: Familia-enpresa izatea, lehiarako abantaila iturri bat da?
    Hizlaria: Jon Sanchez, Ticam Consulting Familia-enpresako bazkide zuzendaria eta Jon Landeta, UPV/EHUko Enpresari Aplikatutako Ekonomia Institutua
    Edukia: Mintegi hau "La interacción sistema familia y sistema empresa como ventaja competitiva" ikerlanaren emaitzen bateratze-lana da. Lan honen emaitzek familia-enpresaren ezaugarriei buruz daukagun ezagutza edo ezjakintasunaren oinarri izango dira. Ezaugarri hauen eragina positiboa edo negatiboa izan daiteke enpresaren emaitza ekonomiko eta sozialetan.  
    Mintegiak kudeaketa praktika onen bateratze lana egiteko ere baliagarria izan daiteke, praktika hauen helburua enpresa eta familiaren arteko interakzioa hobetzea izanik. Era honetan gure familia-enpresen lehiakortasuna bultza dezakegu.
    Eguna: Urriak 20
    Ordua: 9.30-11.30
  • Mintegia: Familia-enpresaren lidergoa, grina edo lanbidea?
    Hizlaria: Jon Barrutia eta Imanol Basterretxea, UPV/EHUko Enpresari Aplikatutako Ekonomia Institutua
    Edukia: Mintegi honen helburua enpresaren zuzendaritzaren lidergoarekin erlazionatutako galdera garrantzitsuenak era partizipatibo batean azaltzea da: liderra jaio edo bilakatzen da?, zer da lider on bat izatea?, Zer egin behar da lider on bat izateko?, Zeintzuk dira dauden diren lidergo erak?, Zeintzuk dira lider on batek konpontzen dituen arazoak?, Zeintzuk sortzen ditu lider txar batek?. Dena familia-enpresari aplikatuta, bertan familiarekin, erakunde antropologiko eta sozial bezala ulertuta, interakzioak galdera hauek areagotzen dituelarik.
    Eguna: Azaroak 10
    Ordua: 9.30-11.30
  • Mintegia: Ondorengotzaren Plangintza finantzariorako eredu bat
    Hizlaria: Txomin Iturralde, UPV/EHUko Familia-Enpresaren Katedra eta Alfonso Rodríguez, Santiagoko Unibertsitateko Familia-Enpresaren Katedra
    Edukia: Mintegi honetan ondorengotzaren alderdi finantzarioa aztertuko dugu. Ondorengotzaren plangintza finantzarioan lagunduko duen eredu bat garatzea da helburua. Eredu honek familia-enpresaren ezaugarri bereziak eta enpresaren kudeaketa finantzarioan ondorengotzak duen eragina hartu behar da kontutan.
    Eguna: Abeduak 15
    Ordua: 9.30-11.30
  • Tailerra: Familia-enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa
    Hizlaria: Blanca Arosa, UPV/EHUko Familia-Enpresaren Katedra
    Edukia: Kontabilitate informazioaren oinarrizko dokumentuak ezagutu eta aztertu behar dituztenen behar hezigarriak betetzea da mintegi honen helburua. Kontabilitate erreformak ekarri dituen urteko kontuen eredu berrien ulermena eta erabilpena bultzatu nahi da. Baita oinarrizko adierazle analitikoen kalkulua eta analista ere, likidezia, arriskua eta errentagarritasunaren eremuetan.
    Eguna: Urtarrilak 21
    Ordua: 9.30-13.30
  • Tailerra: Familia-enpresarentzat aurrekontu malgua
    Hizlaria: Txomin Iturralde, UPV/EHUko Familia-Enpresaren Katedra
    Edukia: Helburua bertan parte hartzen dutenek, beraien kudeaketa sistema gaur egungo egoera ekonomiko-finantzariora egokitzeko gai izatea da. Familia-enpresek eredu finantzario bat presta dezaten metodologia garatuko da, eredu hori inguruaren aldaketekin bat etorri dadin. Familia-enpresen kapital zirkulatzailearen beharren kalkulurako metodologia ere azalduko da.
    Eguna: Otsailak 25
    Ordua: 9.30-13.30