Beste guneak
info_laboa
Laboa aretoa
Mota guztietako erakusketetarako egokia den 110 m²ko espazio irekia da. Hala ere, mota honetako areto batek eskaintzen duen malgutasunari esker, bertan mota askotako ekintzak egin daitezke:
- Hitzaldi edo bilera gela; horretarako altzari egokiak jar daitezke
- Koktelak edo bazkariak egiteko espazioa
- Proiekzioak edo ikuskizunak
- Tailerrak
- Beste batzuk
Aretoa oso gertu dago Baroja eta Arriaga entzunaretoetatik, eta horri esker, Laboa Aretoa toki ezin hobea da bertan burutu nahi diren ekintzak laguntzeko.
Mikel Laboa Mantzizidor
(Donostia, 1934 - Donostia, 2008)
Medikua ogibidez, euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetakoa izan da, eta eragin handia izan du belaunaldi gazteen artean.