Bizkaia Aretoaren guneak erreserbatzea
Ekitaldia antolatu duen erakundea: UPV/EHU
Aurreko 3 BALDINTZAK BETETZEKOTAN eta betiere ERRESERBA GUTXIENEZ 4 HILABETE LEHENAGO egiten bada, espazioen alokairua DOHAINIK izango da. Ez ordea ekitaldia aurrera eramateko sortu daitezkeen gainerako gastuak (teknikari audiobisuala, catering-a, itzultzaileak etab.)
Eraikinaren ohiko ordutegitik kanpo (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara; abuztuan, 14:00ak arte), zenbait gasturen ardura hartu beharko da. Hauen artean (indarrean dauden tarifetan agertzen direnak aplikatuko dira):
- Harrera langileak
- Ikus-entzunezko teknikariaren laguntza, beste tarifa batekin
- Ekitaldi motaren arabera, dagozkion garbiketa gastuak
Erreserbak asteburuetan edo finkatutako ordutegietatik kanpo egin nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin helbide elektroniko honen bidez: bizkaia-aretoa@ehu.es edo 94 601 81 00 telefono zenbakiaren bidez.
Erreserba 7 egun baino gutxiagoko epearekin egiten bada, telefonoz egin beharko da (94 601 81 00).
Elhuyar eta Barandiaran gelak erabiltzeko lehentasuna UPV/EHUk izango du, barne-ekitaldiak egiteko. Jarduera horiek egiteko okupatze-egutegia urte bakoitzaren hasieran jakinaraziko da; hortaz, gelen erreserba egin arren (blokeatuta geratuko dira gainerako erabiltzaileentzat), horien erabilgarritasuna ez da bermatuko eta baieztatuko ordura arte.
Mitxelena, Baroja eta Arriaga auditorioek (azken honetan, burutzen den ekitaldiaren ezaugarrien arabera) tekinikari audiobisual baten kontratazioa beharrezkoa dute, bertako ekipamenduaren konplexutasuna dela eta.
OHAR GARRANTZITSUA: Burutu nahi den ekitaldia erakusketa bat bada, baldintzak hurrengoak izango dira: Erakusketak BA