Guneen erreserba Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn
Ekitaldia antolatu duen erakundea: UPV/EHU
Baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira UPV/EHUk antolatutako jardueratzat:
- Publizitate, zabalkunde eta zuzentze ondorio guztiei begira, UPV/EHUk berak (edo bertako sail batek) jardueraren ENTITATE ANTOLATZAILE nagusi moduan definituta egon behar du. Parte hartuko duten gainerako erakunde edo entitateak laguntzaile edo ko-antolatzaile moduan agertu beharko dira.
- Ekitaldiaren Batzorde Antolatzaileak , gutxienenez, UPV/EHUko kideen 60%ko presentzia izango du.
- Biltzarren edo antzeko jardueren kasuan, horiek UPV/EHUk antolatu dituela iritziko zaio, aurreko bi baldintzak betetzeaz gain, UPV/EHUko DAGOKION IKASTEGI, FAKULTATE EDO ESKOLAREN ALDEKO TXOSTENA dutenean. Horretarako, onesten duen organoaren idazkaritza daukan pertsonak sinatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da (Ikastegi/Eskolako Batzarra edo Fakultatearen Batzorde Iraunkorra) eta bertan, ekitaldia UPV/EHUk (edo berorren ikastegi, zentru edo fakultate batek) antolatutakoa dela ziurtatu beharko da.