EHUko barneko eta kanpoko guneak alokatzeko arautegia eta prezioak
- Behean agertzen dira lokalak alokatzeko prezioak. Edozelan ere, aldian behin eguneratu egin daitezke.
- Tarifa hauek UPV/EHUko lokal bat erabiltzeko eskaera egiten duten erakunde publiko zein pribatuei, elkarte eta pertsona guztiei ezarriko zaizkie. Gerenteak tarifa hauek murriztea erabaki ahal izango du, kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.
BIZKAIKO CAMPUSEKO KANPOKO ETA BARNEKO GUNEAK ALOKATZEKO TARIFAK
2014ko AURREKONTUA
Guneak mota |
1. TARIFA Ordu solteak Orduko prezioa |
2. TARIFA Egun bat 8etatik 20etara |
3. TARIFA 1/2 Egun 8etatik 14etara edo 14etatik 20etara |
---|---|---|---|
Areto Nagusiak eta antzekoak | 115 € | 1.040 € | 520 € |
Leioa-Erandioko Areto Nagusia (807 toki) |
200 € | 1.500 € | 750 € |
Gradu-aretoak | 100 € | 750 € | 375 € |
Eraikinen sarrera | 150 € | 900 € | 450 € |
A motako ikasgelak (100-150 lagun) |
60 € | 540 € | 270 € |
B motako ikasgelak (50-100 lagun) |
40 € | 360 € | 180 € |
C motako ikasgelak (0-50 lagun) |
20 € | 200 € | 100 € |
Informatika gela: Gehienez 25 ordenagailu 25 ordenagailu baino gehiago |
130 € 150 € |
1.150 € 1.370 € |
575 € 685 € |
Bideokonferentzia gela/aretoa | 320 € | 2.860 € | 1.430 € |
Multimedia gela/aretoa | 40 € | 1.260 € | 630 € |
Irakasle Eskolako gimnasioa | 40 € | 200 € | 100 € |
Kanpoaldeak eta aparkalekuak | 100 €ko zenbateko finkoa gehi 3,62 € metro koadrok eta egunero |
Tarifak aplikatzeko arauak:
- Guneak hiru modalitateren arabera aloka daitezke: 1. tarifaren, 2. tarifaren eta 3. tarifaren arabera. Lehenengo bietan (1 eta 2) gehiegizko denbora kobratzeko 1. tarifa aplikatuko zaio benetan emandako gehiegizko ordu kopuruari.
- Ordu zatiak goitik biribilduko dira ordu erdia gainditu bada, edo behetik, ordu erdira heldu ez bada.
- Tarifaren modalitatea ezin izango da aldatu lokalak erabiltzen hasi ondoren.
- Tarifan espazioaren alokairua baino ez da sartzen. Horri gehitu beharko zaio garbitzeko lanaren kostua eta zerbitzua emateko behar diren langileak (atezaina, ikus-entzunezkoen teknikaria etab.).
- Fidantza kalkulatzean (alokairuaren kostuaren %25, BEZ barik) alokairuaren kontratua hastean egingo den orduen estimazioa hartuko da oinarri.
- Guneak erabiltzen amaitutakoan, benetan erabilitako orduen datuak bidaliko dira eta faktura jaulkiko da.