Definicion

Definizioa eta helburuak

 

Talde honen helburuak funtsean zeharkakoak dira: bioestatistikan laguntza eta euskarri metodologikoa eskeini biomedikuntza eta zientzia esperimentaletan ikerkuntza egiten duten taldeei; unibertsitatean bioestatistikan egiten den ikerkuntzaren transferentzia sustatu biomedikuntza eta zientza esperimentalen esparrura; beste arlo batzuetan sortarazten diren arazo errealei erantzuna emango dieten ikerkuntza lerro berriak detektatu gaur egun Bioestatistikan dagoen eskariaz baliatuz.

Beste helburu zehatzago batzuen artean aurkitzen dira: bioestatistikak konpon ditzakeen eta biomedikuntza eta zientza esperimentaletan interes zientifikoa duten arazoak detektatzea; bioestatistikan ikerkuntza propioa egitea, planteatutako arazoak konponduko dituzten emaitzak sortaraziz; emaitza hauek inplementatzeko beharrezkoak diren tresna konputazional eta informatikoak sortu; eta azkenik, proposaturiko metodoak planteaturiko arazoetara aplikatu, lortutako emaitzen interpretazioan parte hartuz eta bukaerako ondorioak idatziz, kasu bakoitzean inplikatuta dauden beste arloetako ikertzaileekin batera.