Tituluak eskatzea
Titulu Ofiziala eskatzea
Titulazioko kreditu guztiak behin gaindituta, ikasleak titulu ofiziala eskatu ahal izango du GAUR aplikazioaren bidez.
GAURera sartzeko aukerarik ez duten Egresatuen kolektiboak Titulua eskatu ahal izango du Ikastetxeko Idazkaritzara mezu elektroniko bat bidalita secretaria.eib@ehu.eus
Garrantzitsua:
- Identifikaziorako agiria (NANa, pasaportea, egoiliar txartela, nortasun zedula; indarrean egon behar da). Aplikazioan jasota dagoen identifikazio agiri bera erabili behar da eskari hau egiteko. Beste agiri bat erabili nahi izanez gero, eskaria egin aurretik ikastegiko idazkaritzara joan behar da agiri berria grabatzeko.
Ikasle atzerritarren identifikazio-agirian jaiotza-herria agertzen ez bada, jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Prezioak murrizteko eskubidea. Prezioak murrizteko eskubidea izanez gero, datu hori eguneratuta egon behar da ikastegiko idazkaritzan, eskaria egin aurretik.
Eskaria egin eta tasak ordaindu ondoren, ikasleak adierazitako posta elektronikoko helbidera bidaliko da titulu eskariaren gordekina, eta, gero, zazpi egun balioduneko epean TITULUA ALDI BATERAKO ORDEZKATZEKO ZIURTAGIRIA, titulu ofizialak daukan legezko balio bera daukana, titulua bera eman arte.
Unibertsitateko Titulua
Titulo Ofiziala Jasotzea
Posta elektronikoz jakinaraziko zaio ikasleari idazkaritzara noiz joan daitekeen tituluaren bila.
Ikasleak berak jaso behar du eskolako idazkaritzan, identifikazio dokumentu bat erakutsita. Joaterik ez badu, beste pertsona bati baimena eman ahalko dio bere izenean jasotzera etortzeko. Titulua jasotzeko baimena duenak bere NAN edo pasaportea aurkeztu beharko du, baimena (baimena ematen duen pertsonak eta baimendutako pertsonak betea eta sinatua) eta bien NAN/pasaporteen kopiekin batera.
Tituluaren Gehigarri Europarra (TGE)
TGEan batzen dira ikasleak ikasketetan hasi zenetik titulua eskatzen den egunera arte lortutako lorpen guztiak. GAL/MALa defendatu badu ere, ikasturte hori amaitu arte (abuztuaren 31) lortutako lorpenak TGEean txertatzen jarraituko dira, titulua data hori baino lehen eskatzen denean izan ezik.
Titulu berriaren eskaeran, automatikoki, Tituluaren Europako Gehigarriaren (TGE) eskaera integratuta geratzen da. Tituluaren Gehigarri Europarraren lehenengo bidalketa doakoa izango da. Ondorengo eskaeretarako, dagokion tasa ordaindu beharko da.