Devops hardwarerako (1. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 1,80 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 58,41 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaroaren helburu nagusia DevOps tresnen ikuspegi orokorra lortzea (GitHub/GitLab), baliabideak ezagutzea eta erabilera lantzea da, bereziki hardware diseinurako.
Edukiak:
- DevOps baliabideak: GitHub eta GitLab.
- Lankidetza-lana eta bertsioen kontrola.
- Edukiontziak.
- Integrazio jarraitua.
ZURE BILA GABILTZA
Gaur egungo ingeniaritza elektronikoko proiektuak gero eta konplexuagoak direnez, haien garapenean inplikatutako pertsonen arteko koordinazio-tresnak eraginkortasunez erabili behar dira. "DevOps" izeneko tresnek kodea garatzeko lankidetza errazten duten aplikazioak dira, bestalde, informazioa partekatzeko, bertsioak kontrolatzeko, testaren automatizaziorako eta proiektuen monitorizaziorako ingurune integratua eskaintzen dute. Tresna horiek gero eta finkatuago daude softwarea garatzeko ingurune profesionaletan, baina gaur egun interes handia dago haien erabilera hardwarea garatzeko ekipoen artean zabaltzeko.
Ikastaro honetan DevOps tresnen erabilerari lotutako teknika nagusiak ezagutu ahal izango dituzu eta diseinu elektronikoko proiektuak garatzeko prestakuntza praktikoa jaso ahal izango duzu.
