Breadcrumb

Altzairugintza - ROOM4STEEL Gela (1. edizioa)

Altzairugintza - ROOM4STEEL Gela (1. edizioa)

altzairugintza-room4steel-1. edizioa

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,10 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 20,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaroan altzairugintzaren ikuspegi orokorra lantzen da, prozesu eta produktu siderurgikoetatik hasi eta planten digitalizazioraino doazen gaiak jorratuz. Altzairuaren aplikazio-sektoreak aurkezten dira, baita altzairua fabrikatzeko erabiltzen diren makineria ere. Altzairugintzaren iraunkortasuna eta zirkulartasuna azpimarratzen dira, bereziki energia-iturri berriak sartzea eta instalazioen eta prozesuen energia-eraginkortasuna hobetzea. Azkenik, ikastaroa proiektu siderurgikoen kudeaketarekin, talentuaren kudeaketarekin eta sektoreak dituen erronkekin osatuko da. Ikastaroa hiru orduko zazpi saiotan banatzen da, hilero saio bat:

2024ko urriaren 23an - 1. SAIOA: PROZESU ETA PRODUKTU SIDERURGIKOAK

2024ko azaroak 20an - 2. SAIOA: PRODUKTUAK ETA ERABILERA-SEKTOREAK

2024ko abenduaren 11an - 3. SAIOA: MAKINERIA ETA PROZESUA

2025eko urtarrilaren 22an - 4. SAIOA: IRAUNKORTASUNA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

2025eko otsailaren 26an - 5. SAIOA: HIDROGENOA ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUNA

2025eko martxoaren 19an - 6. SAIOA: 4.0 INDUSTRIA. ZENBAIT ARRAKASTA KASUAK

2025eko apirilak 9an – 7. SAIOA: PROIEKTUEN KUDEAKETA + ERRONKA TEKNOLOGIKOAK + TALENTUAREN KUDEAKETA.

ZURE BILA GABILTZA

Altzairugintzan interesa duten UPV/EHUko graduko eta masterreko ikasleak.

Altzairugintzan interesa duten beste unibertsitate batzuetako graduko eta masterreko ikasleak.

SIDEREXeko (Euskadiko Siderurgiako Kluster Elkartea) bazkide diren enpresetako profesionalak

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, altzairuaren industrian interesa dutenak.

IRTEERA PROFESIONALAK

Industria Siderurgikoa.

BALDINTZAK

Altzairugintzarekin lotura duten gaiak lantzen dituen gradu edo master zientifiko edo tekniko bateko ikaslea izatea. Titulazio hau edozein unibertsitatetakoa izan daiteke. Unibertsitateko matrikula-ziurtagiria aurkeztu behar da.

SIDEREXeko enpresa bazkideren bateko langilea izatea. Idazki labur bat aurkeztu behar da, zein enpresatan lan egiten duen eta zein lanpostu betetzen duen adieraziz.

UPV/EHUko IIP izatea. Ofizioz egiaztatuko da.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/23tik 2025/04/09ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Torres Quevedo ingeniariaren plaza 1 zk. 48013 Bilbo
TELEFONOA: 94 601 4804
POSTA ELEKTRONIKOA: bie.etengabekoprestakuntza@ehu.eusformacioncontinua.eib@ehu.eus

 

Informazio osagarria