TEAM

TEAM

Ingeniaritza Zibila

Deskribapena

TEAM INGENIERÍA Y CONSULTORÍA S.L. lotura bako enpresa da, obra zibilean, hidraulikoan, geoteknian, tuneleko lanetan eta trenbideetan zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituena, besteak beste.

35 urte baino gehiagoko esperientziarekin, TEAMek Euskal Herriko eta Espainiako ingeniaritza-proiektu nagusietan parte hartu du eta, 2013tik aurrera, Kolonbia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Kanada bezalako herrialdeetara nazioartekotu da.

TEAMen baliorik handiena bere giza taldean dago, esparru anitzeko 70 profesional baino gehiagok osatua: Bide, Zubi eta Portuetako Ingeniariak, Ingeniari Zibilak, Industrialak, Telekomunikazioetakoak, Informatikakoak, Kimikakoak, Geologoak, delineatzaileak, eta abar. Talde honek enpresaren garapen egonkorra ahalbidetu du, bezeroen konfiantza jarraituan oinarrituta.

TEAMen, gazte talentuaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, eta ikasleei aukera ematen diegu profesionalki prestatzeko eta garatzeko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, Zamudion, ditugun bulegoetatik.