SCHNEIDER ELECTRIC
Energia-sektorea eta eraldaketa digitala
Deskribapena
Schneider Electric da energiaren kudeaketaren eta automatizazioaren eraldaketa digitalaren liderra. Gure teknologiek energia modu seguruan, efizientean eta jasangarrian erabiltzeko aukera ematen diote munduari.
Ekologikoki bideragarria eta oso produktiboa izango den ekonomia globala sustatzen ahalegintzen gara.
Mungiako lantegian, Tren eta Abiadura Handiko Trenetarako, Konpainia Elektrikoetarako, Energia Berriztagarrietarako eta Industria Elektrointentsiborako, Oil & Gaserako, Meatzaritzarako eta, oro har, Industria Handirako erdi-tentsioko eta goi-tentsioko soluzio energetikoen diseinuan eta fabrikazioan espezialista gara.
Konpromiso sendoa dugu garapen iraunkorrarekin. Aitzindariak gara Parke Eolikoetarako soluzioen garapenean, eta gaur egun Espainian instalatutako aerosorgailuen % 70 baino gehiago eta, mundu mailan % 10 baino gehiago, gure soluzioekin hornituta daude.