Praktikak baliozkotzea ontziratze profesionalagatik
4. mailako Curriculum-Praktiketako irakasgaiak baliozkotzeko aukera dago:
- Itsasketako Gradua: 27506 Praktikak Itsasontzietan (30 ECTS)
- Nautika eta Itsas Garraioko Gradua: 27483 Kanpoko Praktikak (30 ECTS)
Makinetako edo Zubiko ikasle gisa, hurrenez hurren, gutxienez 3 hilabeteko ontziratze profesionalengatik. Ontziratze horiek ikaslearen unibertsitateko prestakuntza-aldian egin beharko dira.
Hori eskatzeko, dagokion irakasgaian matrikulatu eta formularioa bete behar da estekan, ontziratze horri buruzko informazio guztia jasotzen duen Itsas Libretaren kopia erantsita.