outgoing:preguntas-internacional

Ohiko Galderak

Graduko ikaslea naiz. Truke-mugikortasuna egin ahal dut, lehen ala bigarren kurtsoetako irakasgairen bat suspendituta badaukat?

Zure mugikortasuna egiteko, lehen kurtso osoa gainditua izan behar dute nahitaez. Horrez gain, bi baldintza hauetako bat bete behar izango duzu:

  • 2. kurtso osoa gainditua izatea.
  • 2. kurtsoko irakasgai bat eta 3. kurtsoko irakasgai bat egiteke izatea gehienez

Graduko ikaslea naiz. Hirugarren kurtsoko irakasgaik eraman al ditzake nire akordio akademikoan?

Bat bakarrik, eta norakoko programak Eskolakoa guztiz betetzen badu, soilik.

Masterretako ikaslea naiz. Lehen kurtsoko irakasgaik eraman al ditzake nire akordio akademikoan?

Bat bakarrik, eta norakoko programak Eskolakoa guztiz betetzen badu, soilik.

Graduko ikaslea naiz. Norakoan masterreko irakasgaiak har ditzaket?

Edukiak eta kredituak Eskolako irakasgairen bat baliozkotzeko komenigarriak badira, Zuzendariordetzaren aldetik ez dago arazorik. Baina hori norako unibertsitate bakoitzaren arabera da, batzuek onartzen dute, beste batzuek ez. Haien webgunetan informaziorik aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan haien Nazioarteko Harremanen Bulegoekin, galdetzeko.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea naiz, eta prestakuntza duala eskatu nahi dut. Mugikortasuna eska al dezaket?

Bai, eskaera egin dezakezu, Errektoreordetzak ezarritako epe barruan. Baina azkenean prestakuntza dualean onartzen bazaituzte, mugikortasunari uko egin behardo eduzu, eta zure eskaera baztertu egingo da.

Posible al da truke-mugikortasuna egitea hitzartutako kredituak baino gutxiagorekin?

Orokorrean, mugikortasuna egin ahal izateko, 30 kreditu (lauhilabete baterako) edo 60 kreditu (kurtso osorako) eraman behar dira norakora. Guztiz justifikatutako kasuetan, 24 kreditu (lauhilabete baterako) edo 48 kreditu (kurtso osorako) onar daitezke. Ez da onartuko akordio akademiko bat kreditu horien baino gutxiagorekin.

Graduko ikaslea naiz. Zer egin dezaket nire akordio akademikoa osatzeko, 24/48 kreditu baino gutxiago badaukat?

Kreditu nahikoak ez badauzkazu, 4. mailako edozein hautazko irakasgaitan matrikula zaitezke, beharrezkoak diren gutxienezko kreditu kopurua lortzeko.

Masterretako ikaslea naiz. Zer egin dezaket nire akordio akademikoa osatzeko, 24/48 kreditu baino gutxiago badaukat?

Kreditu nahikoak ez badauzkazu, 2. mailako edozein hautazko irakasgaitan matrikula zaitezke, beharrezkoak diren gutxienezko kreditu kopurua lortzeko.

Zenbat denbora irauten du truke-mugikortasunak?                                                                                                                                                 

Truke-mugikortasunaren iraupena, GAUR-en agertzen dena da: norako bat 6 hilabeterako grabatuta badago, adibidez, mugikortasuna lauhilabete batekoa izango da.

Nazioarteko norako bat esleitu didate, mugikortasuna bigarren lauhilekoan ere egin daitekeen titulazio batekoa naiz eta egonaldiaren iraupena luzatu nahi dut. Luzapena eskatu ahal dut?

Naizoarteko mugikortasunaren kasuan, Truke-mugikortasunaren iraupena, GAUR-en agertzen dena da. Behin mugikortasuna hasita egonaldiaren iraupena luzatzeko eskaera.justifikatzen bada eta norako unibertsitatea ados badago, Zuzendariordetzaren webgunean adierazitako prozedurari jarraitu behar zaio.                                

Nire egonaldia luzatzeko eskatzen badut, zenbat iraun dezake nire mugikortasunak?

Mugikortasun baten gehieneko iraupena 12 hilabetekoa da, 360 egunekoa, hasiera-ziurtagiriaren datatik amaiera-ziurtagiriaren datara arte. Gainera, amaiera-ziurtagiriaren data ezin da izan irailaren 30a baino gerokoa.

Nazioarteko norako bat esleitu didate eta egonaldiaren iraupena murriztu nahi dut. Murrizketa eskatu ahal dut?

Naizoarteko mugikortasunaren kasuan, Truke-mugikortasunaren iraupena, GAUR-en agertzen dena da. Behin mugikortasuna hasita egonaldiaren iraupena murrizteko eskaera.justifikatzen bada eta norako unibertsitatea ados badago, Zuzendariordetzaren webgunean adierazitako prozedurari jarraitu behar zaio.

Egonaldia murrizteko eskatzen badut, zein da nire mugikortasunaren gutxieneko iraupena?

Ikasketa-mugikortasun baten gutxieneko iraupena, norako unibertsitateko eskola-aldia da (5-6 hilabete artekoa, norakoen arabera).

Lehen lauhilerako norakoa esleitu didate, baina Eskolako bigarren lauhilabete klaseak norakoan amaitu baino lehen hasten dira. Zer egin behar dut?

Mugikortasuna egiten ari zaren bitartean norakoko Unibertsitateko ikaslea zara. Beraz, bere arauei, funtzionamenduari eta egutegi akademikoari jarraitu behar diezu. Eskolako bigarren lauhilabete klaseak beranduago hasiko dituzula ikusten baduzu, jarri harremanetan Eskolako irakasleekin, zure mugikortasun osoa (klaseak eta azterketak) bukatu eta gero hasiko zarela haiek jakinarazteko.

Lehen lauhilerako norakoa esleitu didate, baina Eskolako bigarren lauhilabetea hasi bezain laster praktikak egin nahi ditut empresa batean. Zer egin behar dut?

Mugikortasuna egiten ari zaren bitartean norakoko Unibertsitateko ikaslea zara. Beraz, bere arauei, funtzionamenduari eta egutegi akademikoari jarraitu behar diezu. Pentsatzen zenuen baino beranduago bueltatuko bazara, jarri harremaneten praktikak egingo dituzun enpresarekin, dokumentazio guztia bueltan egongo zaren datarekin prestatzeko, zure mugikortasun osoa (klaseak eta azterketak) bukatu eta gero.

Nire truke-mugikortasuna hitzarmenik ez dagoen norako batean egiteko eskatu ahal dut?

Ez, truke-mugikortasuna hitzarmenik dagoen unibertsitateekin egin daiteke soilik.

Unibertsitate bateko Fakultate edo Sail zehatz baterako sinatuta dagoen akordio baten norakoa esleitzen badidate, egin al dezaket nire truke-mugikortasuna unibertsitate horretako beste Fakultate edo Sail batean?

Ez, truke-mugikortasuna hitzarmenik sinatuta dagoen Fakultate edo Sail zehatzean egin daiteke soilik.

Unibertsitate bateko Fakultate edo Sail zehatz baterako sinatuta dagoen akordio baten norakoa esleitzen badidate, unibertsitate horretako beste Fakultate ala Sail bateko irakasgaiak eraman al ditzake nire akordio akademikoan?

Bai, baldin eta aurrez norako Fakultate edo Sailekin kontsulta egiten baduzu eta ados badaude.

Unibertsitate bateko Fakultate edo Sail zehatz baterako sinatuta dagoen akordio baten norakoa esleitzen badidate, eta nire nominaizoa bidali baino lehen unibertsitate horretako berako beste Fakultate edo Sail batekin hitzarmen berria sinatzen bada, hitzarmen berri hori erabil al dezaket, nire mugikortasuna bigarren Fakultate edo Sail horretan egiteko?

Ez, truke-mugikortasuna, GAUR-en eskaera egitean hitzarmenik sinatuta dagoen Unibertsitate, Fakultate edo Sailetan egin daiteke soilik.

Nire mugikortasuna lehen lauhilabetekoa bada eta Eskolara bueltatzen banaiz bigarren lauhilabeteko klaseak hasi eta gero, eskubidea al daukat ebaluazio jarraiaren lanak beranduago aurkezteko?

Ez. Zure mugikortasuna bukatzen bada Bilbon lauhilabetea hasi eta gero, ez daukazu eskubiderik ebaluazio jarraiaren lanak zure ikaskideek baino beranduago aurkezteko. Baina Bilbora bueltatu aurretik zure irakasleekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, klasera beste ikasleak baino beranduago joango zarela haiei abisatzeko

Non lortu ahal dut bekei eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa?

UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzara jo dezakezu. Hango Naizoarteko Harremanen Bulegoa da gai horietaz arduratzen dena, eta Informazioa eman ahal izango dizu.                                                                                         

Nire posta elektroniko pertsonalera bidaltzen dit Unibertsitateak mugikortasunari buruzko Informazioa?

UPV/EHUk, informazio guztia @ikasle.ehu.eus postara bidaltzen du.