ORBEA

ORBEA

Bizikleten fabrikazioa

Deskribapena

Bizikleta paregabeak sortu eta egiten ditugu, gure txirrindularitzarekiko maitasuna eta gizarte justu baten aldeko apustua pasioz partekatzen duten riderrak inspiratzeko.

«Sortu eta fabrikatu»

Erabiltzaileekiko hurbiltasunari eta fabrikazio-prozesuari esker, bizikleta pertsonalizatuak diseinatu, garatu eta eraiki ditzakegu.

«Bizikleta bakarrak»

Gure sormena ez da Orbean hasi eta amaitzen, baizik eta haratago doa, gure erabiltzaileei berea suspertzeko aukera ematen dieten irtenbide berritzaileak garatzeko. Bizikleta bakoitzak erabiltzen duen pertsonak bezain bakarra izan beharko luke.

«Pasioz partekatzen dituzten riderrak»

Pasioak mugitzen gaituen txirrindulari gisa, Orbeako rider bakoitzak, bere exijentzia eta anbizioagatik, irtenbiderik aurreratuena merezi duela uste dugu, bere potentzial guztia garatzeko eta bikaintasuna lortzeko.

«Bidezko gizarte batean sinesten duten riderrak»

Komunitateak txirrindularitza zerbait handiagoaren parte senti dezan nahi dugu, Orbeak kontzesiorik gabe zuzen jokatzen duela balora dezaten eta gure bizikletak gizarte iraunkorrago eta justuago baten katalizatzailea direla uler dezaten.