outgoing:mugikortasun-programak

Mugikortasun-programak

ERASMUS+

 

Erasmus+ Europako hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola babesten dituen EBren programa da. Bilboko Ingeniaritza Eskolak akordioak ditu Europako unibertsitate askorekin ERASMUS+ esparruan, eta, horri esker, gure ikasleek zenbait laguntza ekonomiko jaso ditzakete nazioarteko mugikortasunean.

Dirulaguntzak UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotze Errektoreordetzak kudeatzen ditu. Zenbatekoei eta baldintzei buruzko informazio guztia bere webgunean aurki dezakezu.

Amerika Latindarra

Amerika Latindarra programari (AL) esker, gure Eskolako ikasleek mugikortasun akademikoa egiteko aukera dute Latinoamerikako unibertsitate askotan. Programa honetan bi hitzarmen mota daude: gure Eskolako ikasleentzako plaza espezifikoekin sinatutakoak eta kupo orokorreko akordioak, Euskara, Kultura eta Nazioartekotze Errektoreordetzak kudeatzen dituenak eta UPV/EHUko hainbat ikastetxetako ikasleek parte har dezaketenak.

Web orri honetan gure Eskolarako plaza espezifikoak dituzten destinoei buruzko informazioa aurkituko duzu; kupo orokorreko destinoei buruzko informazioa lortzeko GAURera jo behar duzu eskaintza osoa ikusteko.

Beste Norako Batzuk

Beste Norako Batzuen (BN) programak barne hartzen ditu akordioa duten eta EBn eta Latinoamerikan ez dauden destinoak. Hortaz, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia, Afrika eta EBkoak ez diren Europako herrialdeak Beste Norako Batzuk programaren parte dira. Kasu batzuetan, beharrezkoa da lehenengo fasean parte hartzea, helmuga horietan mugikortasuna eman ahal izateko. Informazio guztia eskaera atalean aurkituko duzu.

Global E3 eta GE4 sareak

Bilboko Ingeniaritza Eskola truke akademikorako nazioarteko bi sareren parte da ingeniaritzaren arloan: Global E3 sarea eta GE4 sarea. Bi sare horiek ateak irekitzen dizkiete gure ikasleei Ameriketako eta Asiako ospe handiko unibertsitateetan mugikortasuna egin ahal izateko. Destino horietakoren bat eskatzeko beharrezkoa da lehenengo fasean parte hartzea. Informazio guztia eskaera atalean aurkituko duzu.

Titulazio Bikoitzak

Gure Eskolak titulazio bikoitzeko akordioak ditu unibertsitate hauekin:

  • Illinois Institute of Technology (Chicago, AEB)
  • University of Cincinnati (Cincinnati, AEB)
  • Cranfield University (Erresuma Batua)
  • ENSAM (Frantzia)
  • EPF (Frantzia)
  • Dortmund Hochschule (Alemania)

Titulazio bikoitza da mugikortasuna egitea masterreko bigarren ikasturtean, destinoko master oso bat eginez. Ikasturtea amaitzean, Eskolako masterreko bigarren mailako irakasgaiak baliozkotzen dira destinoan egindako masterrarekin, eta ikasleak bi titulazioak lortzen ditu. Titulazio bikoitz horiek gure master batzuetako ikasleentzat daude eskuragarri; zure masterrak bi titulazio horietako batean sartzeko aukera duen jakiteko, zure titulaziorako dauden destino espezifikoak kontsulta ditzakezu.

Praktikak atzerrian

Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetzak EZ du inolako praktikarik kudeatzen atzerrian. Hala ere, jarraian gai honekin lotutako esteka interesgarriak aurki ditzakezu: