MEK GROUP

MEK GROUP

Prozesu-teknologietan eta material metalikoetan liderrak diren enpresen taldea, automobilgintzarako osagaiak fabrikatzen dituztenak.

Mek Group 50 urtetik gorako ibilbidea duen enpresa-talde bat gara, eta irtenbide integralak eskaintzen dizkiogu merkatuari, gure esperientzian, ezagutzan, aliantza estrategikoetan eta etengabeko berrikuntzan oinarrituta.

MEKen bihotza auto elektrikoaren sektorerako metalezko osagaien berrikuntzan eta lehiakortasunean dago, 8 lantegi produktibo eta 400 langile baino gehiagorekin. MEKen irtenbide onenak sortzen saiatzen gara, pertsonekiko, ingurunearekiko, kalitatearekiko eta lehiakortasunaren hobekuntzarekiko dugun konpromisoari erantzuteko.