Aurreko titulazioen egokitzapena Graduetara
Ingeniaritza Teknikoko titulazioak, Graduko titulazioetara egokitzeko moduluak
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Ingeniaritza Zibileko Gradua
- Itsasketako Gradua
- Nautika eta Itsas Garraioko Gradua
Irakaskuntza presentziala izango da eta ikasturte osoan zehar emango dute.
Aurreinskripzioa
UPV/EHUtik kanpoko tituludunek honako hauek erantsi beharko dituzte formularioan:
- Ziurtagiri akademikoa, batez besteko notarekin
- Titulua
Onarpena
Onartuen eta itxarote-zerrendak
- Behin-behineko zerrendak webgunean argitaratzeko data: 2024ko apirilaren 30a
- Erreklamazioa : 2024ko maiatzaren 2 eta 3a
- Behin-betiko zerrendak webgunean argitaratzeko data: 2024ko maiatzaren 10a
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Ingeniaritza Zibileko Gradua
- Itsaketako Gradua
- Nautika eta Itsas Garraioko Gradua
Informazioa eta kontaktua: bie.graduak@ehu.eus
Lan esperientziarengatik baliozkotzea
Onartuta izan zaren Adaptazio Moduluko balizko irakasgaien aitortzeko, lan esperientzia, lanbide-esperientzia edo formazio osagarria aitortu ahal izango duzu, Unibertsitate-heziketa zein Unibertsitate ez den beste heziketa formularioari ondoko dokumentazioa erantsiz:
- Lan-bizitzaren agiria.
- Titulazioarekin zerikusia duen lanbide-esperientziaren ziurtagiriak
- Beste ikasketa unibertsitarioaren ziurtagiriak
- Edukiera eta iraute-orduak adierazi beharko dituen heziketa ziurtagiriak
- Emandako formakuntzaren ziurtagiria
Matrikula
Baliozkotzen emaitzen berri posta elektronikoaren bidez, jakinaraziko diote ikasleari, non matrikula nola egin behar den ere argituko baita.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia.
- NAN edo pasaportearen fotokopia.
- Argazkia izen eta deiturekin atzealdean.
- Matrikula ordainketaren helbideratze-inprimakia.
- Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena.
- Matrikulako prezio publikoetatik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, ikasketa-zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.
Beste Unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek:
- Titulazio horretarako sarbidea ematen dion titulua (originala eta kopia)
- Espediente akademikoa (originala eta kopia)
Ingeniaritza Teknikoen eta Diplomaturen Tituluak Graduen arabera egokitzean aitortutako irakasgaiak kalifikatzeko irizpideak
- Ingeniaritza Teknikoa edo Diplomatura Gradura Egokitzeko Ikastaroko irakasgaiak, Graduko Memoria Egiaztatuan ezarritakoaren arabera:
Aitortutako irakasgaiak jatorrizko espedienteko batez besteko notarekin kalifikatuko dira.
- Ikastetxeko Batzorde Akademikoaren erabakien arabera Ingeniaritza Teknikoan edo Diplomaturan egindako antzeko beste irakasgai batzuengatik aitortutako irakasgaiak:
Aitortutako irakasgaiak jatorrizko espedienteko batez besteko notarekin kalifikatuko dira.
- Ingeniaritza Teknikoan edo Diplomaturan edo Lan Esperientzian egindako beste irakasgai batzuengatik aitortutako irakasgaiak:
Aitortutako irakasgaiek ez dute kalifikazio-notarik izango.
Oharra: Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiak ezartzen duenez, kalifikaziorik ez badago, 5eko puntuazioa emango zaio batez besteko nota haztatua kalkulatzeko.