Informazioa eta Arauak SICUE
SICUE programak aukera ematen du GRADUko mugikortasuna egiteko hitzarmena duen unibertsitate nazional batean.
Noiz egin ahal da SICUE mugikortasuna
SICUE mugikortasuna graduko 4. mailan egiten da, eta haren iraupena lauhilekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, Eskolan matrikulatuta zauden gradu-titulazioa edozein dela ere.
Akademi akordioa
Mugikortasun bat egitea, akordio dagoen best unibertsitate nazional batean irakasgai batzuk ikasten datza, eta gero Eskolako beste batzuk baliozkotzen dira. Zure mugikortasunarekin baliozkotu ahal dituzun Eskolako irakasgaiei buruz pentsatzean, har ezazu kontuan izan behar direla:
- 4. kurtsoko lehen lauhilabeteko irakasgaiak + urteko irakasgaiak
- 4. kurtsoko bigarren lauhilabeteko irakasgaiak
- 3. kurtsoko irakasgai bi (2), bat lauhileko bakoitzeko, norako programak Eskolakoa guztiz betetzen badu, bakarrik.
Mugikortasuna eskatzeko baldintzak
Eskaera egitean, norakoen zure titulazioarekiko afinitateaz gain, hurrengo baldintzak hauek ere kontuan hartu behar dituzu:
- Nazioarteko Harremanen arloko Zuzendariordetzaren webgunean adierazten den moduan, derrigorrezkoa da epe barruan hurrengo dokumentuak ematea:
- Baldintza-onarpena
- Eskaera betea
- Datu pertsonalen tratatzeko baimena
- Akademi-akordioaren proposamena, eskatutako lehen bi norakoentzat.
Dokumentu hauek ematen ez diren ikasleek ez dute selekzio-prozesuan jarraituko.
- Eskaera egitean, ikasleek 1. eta 2. kurtsoetako 102 kreditu izango dituzte gaindituta gutxienez.
- Norakora irten baino lehen, ikasleek lehen kurtso osoa gainditua izan behar dute nahitaez. Horrez gain, bi baldintza hauetako bat bete behar izango dute:
- 2. kurtso osoa gainditua izatea.
- 2. kurtsoko irakasgai bat eta 3. kurtsoko irakasgai bat egiteke izatea gehienez.
- Akordio Akademikoak (Learning Agreement) 4. kurtsoko irakasgiak izango ditu soilik. Salbuespen gisa, 3. kurtsoko irakasgai bi sartu ahal izango dira (lauhilabete bakoitzean, bat); horretarako, hurrengo baldintzak bete behar izango dira:
- Norako irakasgaiak eta Eskolakoak kreditu-kopurua baliokidea izango dute.
- Norako irakasgaiak, Eskolako irakasgaiaren temario osoa bete behari izango du.
- Akordio Akademikoaren proposamena aurkeztean, eskatzaileak norakoan ikasteko irakasgaiaren proposamena aurkeztu behar izango du ere, Eskolako Nazioarteko Harremanen arloko Zuzendariordetzaren webgunean eskura izango duen eredua betez.
- Gradu bateko modalitate duala ikasten duten ikasleek ezin dute mugikortasunik egin.
Hautatzeko irizpideak
Destinoak puntuazioaren arabera esleitzen dira. Eskaerak puntuatzeko, hainbat irizpide hartzen dira kontuan:
- Espedientea: 10 puntu, gehienez
- Atzerriko hizkuntzen titulu ofizialak: gehienez 3 puntu (bi puntu lortuko dira C1 edo C2 maila batengatik, puntu bat B2 maila batengatik eta puntu erdi B1 maila batengatik)
- Eskolaren Buddy Programa: gehienez 4 puntu (lauhileko bat gehienez)
- Eskolako Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetzarekin lankidetzan aritzea (lankidetza-taldea, Zuzendariordetzak antolatutako beste jarduera batzuk): 4 puntu, gehienez.
- Eskolarekin lankidetzan aritzeko beste jarduera batzuk (ate irekien jardunaldiak, harrera-jardunaldia, gelako ordezkariordea, proiektuak...): 3 puntu, gehienez.
Irizpide horiei helmugako unibertsitateek markatutakoak gehitu beharko zaizkie. Unibertsitate horiek ezarritako baldintzak betetzen ez badira, puntuazioa ez da kontuan hartuko destino horietarako.
Nahitaezko dokumentazioa
Ez ahaztu nahitaezkoa dela web-orriko ESKAERA atalean adierazitako dokumentuak dagozkien jarraibideen arabera eta ezarritako epeen barruan aurkeztea:
- Baldintzak onartzea
- Eskaera beteta
- Erabaki-proposamena, eskatutako lehenengo bi destinoetarako
- Jatorrizko espedientea (UPV/EHUtik kanpo aztertu bada)
- Hizkuntza-tituluak
- Parte-hartzearen frogagiriak (Eskolarekin egindako lankidetza-jarduerengatik puntuak lortu nahi badira)
- Datu pertsonalak tratatzeko baimena
OSO GARRANTZITSUA: Ez baduzu dokumentazio hori ezarritako moduan eta epeetan aurkezten, zure eskaera ez da kontuan hartuko.
Urrutiko azterketak
Mugikortasuna egiten duten ikasleek urrutiko azterketak egiteko aukera izango dute, betiere baldintza hauek betetzen badira:
- Mugikortasuna egiten ari diren ikasturtean titulazioa amaitzeko moduan egon behar dute, hau da, Eskolako matrikulan titulazioa amaitzeko falta zaizkien irakasgai guztiak sartuta egon behar dira.
- Ezinbestekoa da Eskolako irakasgaiko irakasleek oniritzia ematea.
- Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetzak ezarritako epeen barruan egin behar du eskaera, eta Zuzendariordetzak ezarritako prozedurari jarraitu behar dio.
- Norako unibertsitateko irakasle batek arduratu behar du dagokion kudeaketaz eta azterketa deialdi ofizialaren egunean eta orduan zaintzeaz.
Irakasgaiak baliozkotzea
Eskolako irakasgaiak norako irakasgai bakoitzean lortutakoaren arabera kalifikatuko dira. GrALren nota norako unibertsitatean egindako lanaren nota izango da.
Kontaktua
Edozein zalantza izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: sicue.eib@ehu.eus
Ohiko galderak
Truke-mugikortasuna egin ahal dut, lehen ala bigarren kurtsoetako irakasgairen bat suspendituta badaukat?
Zure mugikortasuna egiteko, lehen kurtso osoa gainditua izan behar dute nahitaez. Horrez gain, bi baldintza hauetako bat bete behar izango duzu:
- 2. kurtso osoa gainditua izatea.
- 2. kurtsoko irakasgai bat eta 3. kurtsoko irakasgai bat egiteke izatea gehienez
Hirugarren kurtsoko irakasgaik eraman al ditzake nire akordio akademikoan?
Bi irakasgai eraman ditzakezu gehienez (lauhilabete bakoitzeko bat), eta norakoko programak Eskolakoa guztiz betetzen badu, soilik
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea naiz, eta prestakuntza duala eskatu nahi dut. Mugikortasuna eska al dezaket?
Bai, eskaera egin dezakezu, Errektoreordetzak ezarritako epe barruan. Baina azkenean prestakuntza dualean onartzen bazaituzte, mugikortasunari uko egin behardo eduzu, eta zure eskaera baztertu egingo da.
Posible al da truke-mugikortasuna egitea hitzartutako kredituak baino gutxiagorekin?
Orokorrean, mugikortasuna egin ahal izateko, 30 kreditu (lauhilabete baterako) edo 60 kreditu (kurtso osorako) eraman behar dira norakora. Guztiz justifikatutako kasuetan, 24 kreditu (lauhilabete baterako) edo 48 kreditu (kurtso osorako) onar daitezke. Ez da onartuko akordio akademiko bat kreditu horien baino gutxiagorekin.
Zer egin dezaket nire akordio akademikoa osatzeko, 24/48 kreditu baino gutxiago badaukat?
Kreditu nahikoak ez badauzkazu, 4. mailako edozein hautazko irakasgaitan matrikula zaitezke, beharrezkoak diren gutxienezko kreditu kopurua lortzeko
Zenbat denbora irauten du truke-mugikortasunak?
Truke-mugikortasunaren iraupena, GAUR-en agertzen dena da: norako bat 5 hilabeterako grabatuta badago, adibidez, mugikortasuna lauhilabete batekoa izango da.
Nire egonaldiaren iraupena luzatu/murriztu egin nahi dut. Noiz eska dezaket?
SICUE mugikortasunaren kasuan, egonaldiaren luzapena/murrizketa UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak ezarritako epean eskatu behar da.
Lehen lauhilerako norakoa esleitu didate, baina Eskolako bigarren lauhilabete klaseak norakoan amaitu baino lehen hasten dira. Zer egin behar dut?
Mugikortasuna egiten ari zaren bitartean norakoko Unibertsitateko ikaslea zara. Beraz, bere arauei, funtzionamenduari eta egutegi akademikoari jarraitu behar diezu. Eskolako bigarren lauhilabete klaseak beranduago hasiko dituzula ikusten baduzu, jarri harremanetan Eskolako irakasleekin, zure mugikortasun osoa (klaseak eta azterketak) bukatu eta gero hasiko zarela haiek jakinarazteko.
Lehen lauhilerako norakoa esleitu didate, baina Eskolako bigarren lauhilabetea hasi bezain laster praktikak egin nahi ditut empresa batean. Zer egin behar dut?
Mugikortasuna egiten ari zaren bitartean norakoko Unibertsitateko ikaslea zara. Beraz, bere arauei, funtzionamenduari eta egutegi akademikoari jarraitu behar diezu. Pentsatzen zenuen baino beranduago bueltatuko bazara, jarri harremaneten praktikak egingo dituzun enpresarekin, dokumentazio guztia bueltan egongo zaren datarekin prestatzeko, zure mugikortasun osoa (klaseak eta azterketak) bukatu eta gero.
Nire truke-mugikortasuna hitzarmenik ez dagoen norako batean egiteko eskatu ahal dut?
Ez, truke-mugikortasuna hitzarmenik dagoen unibertsitateekin egin daiteke soilik
Nire mugikortasuna lehen lauhilabetekoa bada eta Eskolara bueltatzen banaiz bigarren lauhilabeteko klaseak hasi eta gero, eskubidea al daukat ebaluazio jarraiaren lanak beranduago aurkezteko?
Ez. Zure mugikortasuna bukatzen bada Bilbon lauhilabetea hasi eta gero, ez daukazu eskubiderik ebaluazio jarraiaren lanak zure ikaskideek baino beranduago aurkezteko. Baina Bilbora bueltatu aurretik zure irakasleekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, klasera beste ikasleak baino beranduago joango zarela haiei abisatzeko
Nire posta elektroniko pertsonalera bidaltzen dit Unibertsitateak mugikortasunari buruzko Informazioa?
UPV/EHUk, informazio guztia @ikasle.ehu.eus postara bidaltzen du