Ihardueren Memoria 2019
Sarrera
2019. urtean guztira 51 praktika egun kontabilizatu dira Saltillo ontzian; horietatik 23 egun bateko nabigazio praktikak izan dira, eta gainerako 28ak memoria honetan aipatzen diren bidaietan kontabilizatutakoak dira.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako 59 ikaslek hartu dute parte praktika horietan; irteera bakoitzean 11 ikaslek, batez beste.
Aurten bidaiak aldatu egin dira; izan ere, atzeko mastan haustura bat detektatu zen bigarren kosteratik itzultzean, irailean. Hori dela eta, kostera horren ondoren, Santanderrera eta Zierbenara baino ezin izan zen bidaiatu, lehenengoan bela nagusia kizkurtuta eta bigarrenean belarik gabe. Arroxelarako bidaia bertan behera utzi behar izan zen, bidaia horren ezaugarriak direla eta.
Urriaren 17an, hautsitako masta konpontzeko, atzeko masta eraitsi zen Zamakona ontziolan. Lan horiek egin bitartean, masta hautsi eta hiru zatitan banatuta geratu zen; izan ere, egurra egoera txarrean zegoen gurutzetaren parean.
Hainbat aukera aztertu ostean, masta berri bat eraikitzea erabaki zen, eta azkenean Vigoko Astilleros Lagos enpresari egin zitzaion enkargua. Egoera horretan, praktiketako irteerak bertan behera geratu ziren, masta berria jarri arte eta ontzia berriro erabilgarri izan arte.
Egindako bidaiak
Aurten bidaia gehiago egin dira, baina laburragoak. Horri esker, ikasle gehiagok hartu dute parte bidaietan.
Beste behin ere, EHUalumni plataformarekin lanean jarraitu dugu. Horri esker, UPV/EHUko 31 ikasle ohik nabigatzeaz gozatu ahal izan dute Euskadiko kostaldean barrena egindako eguneko bideetan.
Bidaia Pasaiako Zamakona ontziolara {maiatzak 16/ekainak 22}
Maiatzaren 16an, Saltillo ontzia Pasaiako Zamakona ontziolara eraman zuten, zenbait mantentze eta berritze lan egiteko.
Lan guztiak amaitu ondoren, ekainaren 22an ontzia berriro ere Santurtzira eraman zen, udako praktiketako bidaiak prestatzen hasteko.
Bidaia Getariara, Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen omenez {uztailak 6-8)
Uztailaren 7an, lehen mundu bira portura iritsi zeneko urteurrenaren harira, Juan Sebastian Elkano euskal nabigatzaileari omenaldia egiteko ekitaldi bat egin zen Getarian, Getxoko Real Club Marítimo del Abrak antolatuta. Ekitaldiak uztailaren 6an hasi ziren; hain zuzen, euskal kostaldeko hainbat portutatik atera ziren ontziak, eta Gaztelugatxen elkartu ziren, bertan eskaintza bat egiteko. Ondoren, Getariaranzko bidearekin jarraitu zuten.
Uztailaren 7an, Getarian, ontziak jendearentzat irekita egon ziren, eta aldi berean hainbat omenaldi ekintza egin ziren.
Ontzi klasiko eta antzinakoetarako Copa Gitana estropada {uztailak 27-28)
Beste behin ere, Saltillo ontziak Copa Gitana estropadan parte hartu zuen, antzinako ontzien kategorian. Estropadak bi egun irauten du, eta edizio honetan Saltillo ontziak lehen postua lortu zuen, Jase Ignacio Uriarte kapitainaren agindupean eta bi egunez ezin hobeto nabigatu ostean.
Magallaesen espedizioa Indietara atera zeneko urteurrena {Bilbo, abuztuak 9-11)
Juan Sebastian Elkanok egindako lehen mundu bira omentzeko ekitaldiekin jarraituz, Bizkaiko Merkataritza Itsasketako Rapitainen elkarteak antzezpen bat antolatu zuen, Victoria itsasontziak Indietara egin zuen bidaiaren hasiera irudikatzeko.
Abuztuaren 9an, Saltillo ontziak Bilboko itsasadarrean gora egin zuen, Itsasmuseum eko atrakalekuetara arte. Abuztuaren lOean jendearentzat irekita egon zen, eta abuztuaren 1ln abiatu egin zen, Victoria ontziaren bidaiaren hasiera irudikatuz.
Galerna Eguna {Bermeo, abuztuak 12-13)
Urtero, abuztuaren 12an, omenaldia egiten zaie Bermeon 1912ko galernan hildako arrantzaleei. Hori dela eta, Saltillo ontzia Bermeora joaten da eta bertan antolatutako ekitaldietan parte hartzen du.
Lehen kostera {abuztuak 15-20): Santurtzi- Lekeitio - Donibane Lohizune - Mutriku- Santurtzi
Aurten bi kostera antolatu dira euskal kostaldean. Lehenengoa abuztuaren !Sean atera zen, eta Lekeitio, Donibane Lohizune eta Mutrikuko portuetan egin zuen geldialdia. Santurtzin amaitu zen, abuztuaren !Sean.
Eguneko bide bakoitzean gurekin izan dira UPV/EHUko ikasle ohiak, EHUalumni plataformak antolatutako ekimenaren bidez.
Bigarren kostera {abuztuak 29-irailak 3): Santurtzi- Bermeo - Hondarribia - Getaria - Santurtzi
Bigarren kostera honetan, ontziak geldialdia egin zuen Bermeo, Hondarribia eta Getariako portuetan. Abuztuaren 20an hasi zen, eta irailaren 3an amaitu.
Aurreko kosteran bezala, bigarren honetan ere, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleez gain, UPV/EHUko ikasleek ere parte hartu zuten, EHUalumni plataformak kudeatutako jardueraren bidez.
Santanderreko "Festival del Mar" jaialdiaren 111. edizioa, 2019 {irailak 12-15)
"Villas del Cantábrico" elkarteak "Festival del Mar" jaialdiaren III. edizioa antolatu zuen Santanderren. Belaontzien jaialdi bat da, eta xede du ontzi horiek bisitariengana gerturatzea. Asteburu osoan, ontziak Santanderreko badian porturatuta egoten dira, eta jendeak horiek bisitatzeko eta horien presentziaz gozatzeko aukera izaten du.
Beste behin ere, Saltillo ontziak parte hartu zuen jaialdian, laguntza emanez eta gerturatzen ziren guztiei ezagutzera emanez hala Saltillo ontzia bera nola bertan gauzatzen den hezkuntza proiektua.
Zierbenako Itsas Jaialdia {urriak 5-6)
Asteburu horretan Zierbenako Itsas Jaialdia ospatu zen. Udalerri horretako udalak eskatuta, Saltillo ontzia portuaren ingurura gerturatu zen, eta bertako sarreran ainguratuta geratu zen. Hala, nahi zutenek aukera izan zuten beste ontzi batean Saltillo ontziraino joateko, hura bertatik ikusteko.