Ate irekien jardunaldia - Egitaraua eta ordutegia
Ate Irekiak aukera paregabea dira gure titulazioen eskaintza eta irteera profesionalak ezagutzeko eta gure Eskolako laborategiak, ikerguneak eta instalazioak bertatik bertara ikusteko. Bestalde, Ingeniaritzako Ikasketek hainbat arlotan duten balio praktikoa erakutsiko zaizu, besteak beste, Industria Teknologiaren arlo ezberdinetan (Mekanikan, Elektrikoan, Elektronikoan, Automatizazioan, Kimikan, Ingurumenean, Energetikoan eta Antolakuntzan), Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan, Ingeniaritza Biomedikoaren inguruan, arlo Zibilean eta Itsasketa/Nautika arloetan.
Egitaraua hurrengoa izango da:
- Bertaratuei harrera
- Eskolaren aurkezpena, ikasleei zuzendua, zuzendaritza taldearen eskutik
- Gure standetara, laborategietara eta ikerguneetara bisita
- Jardunaldiaren balorazioa eta bisitaren amaiera
Inskripzioa banakakoa eta nahitaezkoa da, eta ezin izango da inskribatu ez den inor sartu. Izena emateko, UPV/EHUko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren (IAZ) web-orrira jo behar da:
https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jardunaldi-irekiak
Ate Irekiak hainbat bloketan banatuta daude:
Bilboko Ingeniaritza Eskola (I eta II eraikinak)
- INDUSTRIA blokeko jardunaldiak:
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza / Ingeniaritza Elektrikoa / Ingeniaritza Mekanikoa
- Industria Teknologiaren Ingeniaritza
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza / Ingurumen Ingeniaritza
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza / Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza
Ingeniaritza Zibila
- BIOMEDIKUNTZA blokeko jardunaldiak:
Biomedical Engineering
Bilboko Ingeniaritza Eskola (Portugalete)
- ITSASKETA eta NAUTIKA blokeko jardunaldiak:
Itsasketa / Nautika eta Itsas Garraioa