Masterrak - Kredituak aitortu (Baliozkotzeak)
Beste unibertsitateko titulazio batean ikasitako irakasgaiak
Prozedura
Bidali mezu elektroniko bat postgrados.eib@ehu.es helbidera, eta adierazi:
- Gaia: Kredituen aitortze-eskaera eta, ondoren, matrikulatuta zauden masterraren izena.
- Postaren gorputza: Aitortu nahi duzun Masterreko ikasgaia(k).
NANaren kopia eta, hala badagokio, eskaneatutako agiri hauek erantsiko dira (Idazkaritzak gero jatorrizko dokumentazioa eskatuko du).
Aurkeztu beharreko agiriak
1.- Bilboko Ingeniaritza Eskolatik datozen ikasleek:
- NANaren kopia bakarrik.
2.- UPV/EHUren beste ikastegi batetik datozenek:
- Egindako irakasgaien programak, jatorrizko ikastegiak zigilatuta.
3.- Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek:
- Ikaslearen ziurtagiri akademikoa.
- Ikasketa plana.
- Egindako irakasgaien programak, jatorrizko ikastegiak zigilatuta.
(Atzerrian egindako ikasketarako dokumentuek ofizialak izan behar dute, legeztatuta egon behar dute eta, hala badagokio, gaztelaniara itzulita).
Oharra: Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean edo Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean Ikastaro Osagarrietan gainditutako irakasgaiak dituzten pertsonek ez dute eskaera hau aurkeztu behar, Unibertsitate Masterreko irakasgai baliokidearen bidez baliozkotuko baitira ofizioz.