Breadcrumb

Información - Secretaría: Tramites para el Alumnado - Evaluación por Compensación

Ebaluazio berezia

Eskaerak egiteko epeak

Konpentsazio bidez gainditzea eskatzeko epeak hauek izango dira:

  • Irailaren 1etik 5era. Inprimakia
  • Martxoaren 1etik 5era. 
Ikastegiko Konpentsazio Epaimahiak irailaren 30a eta martxoaren 30a  erantzun behar du..
Eskariaren erantzuna posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dute.

Ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren 28. artikulua garatzeko arau osagarria

Baldintzak

Konpentsazio bidez gainditu ahal izateko, baldintzak:

  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  • Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  • Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  • Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, 3 puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.

Epaimahai Bereziek ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiei oniritzia emango diete:
  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.
Gainerako kasuetan, ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren, aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean, Ikastegiko epaimahai bereziak ebatziko ditu eskabideak. Komeni da ikasleak errendimendu akademikoari zuzenean eragin diezaioketen eta epaimahaiak ebazpena ematerakoan kontuan har daitezkeen inguruabarrak adieraztea eta justifikatzea.

Arauak

Gorako errekurtsoa

Epaimahaiaren erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkez ahal izango zaio  Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeari, errektoreak eskumenak eskuordetuta, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere,egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.