Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Onarpen irizpideak
Guztira 120 plaza eskainiko dira. Horrela bermatuko da Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikasle guztiak sartu ahal izango direla, eta gainera 25 plaza eskainiko zaizkie beste gradu batzuetatik datozenei.. Hogeita bost plaza horietarako ikasleak hautatzeko irizpideak izango dira titulazioaren hurbiltasuna eta espediente akademikoa.