MALaren defentsarako prozedura
Webgunean argitaratutako informazioa eta dokumentazioa kontsultatu behar da, Master Amaierako Lana atalean.
Ikaslea
1. MALaren matrikula egitea:
1.1 Lanbide gaitasunak dituzten masterretako ikasleak (Industria Ingeniaritza; Telekomunikazio Ingeniaritza; Itsasketa; Nautika eta Itsas Garraioa):
- Deskargatu “Defentsa-eskaera” inprimakia eta osatu.
- Deskargatu “TFM ADDI baimena” inprimakia. (nahitaezkoa guztientzat, MALa konfidentziala izan edo ez).
- Aurkeztu “Defentsa-eskaera” eta “TFM ADDI baimena” inprimakiak, Eskolako idazkaritzan, adierazitako egunetan. Idazkaritzako langileek GAURen grabatuko dute, une horretan, MALaren matrikula.
- Ikaslea GAURen sartu behar da ikusteko zer ordaindu behar duen eta MALaren matrikula ordaindu beharko du ordainketa pasabidearen bidez.
1.2 Beste unibertsitate master batzuetan matrikulatutako ikasleak:
- Deskargatu “Defentsa-eskaera” inprimakia eta osatu.
- Deskargatu “TFM ADDI baimena” inprimakia. (nahitaezkoa guztientzat, MALa konfidentziala izan edo ez).
-Aurkeztu “Defentsa-eskaera” eta “TFM ADDI baimena” inprimakiak, Eskolako idazkaritzan, adierazitako egunetan. Idazkaritzako langileek GAURen grabatuko dute, une horretan, MALaren matrikula.
- Ikaslea GAURen sartu behar da ikusteko zer ordaindu behar duen eta MALaren matrikula ordaindu beharko du ordainketa pasabidearen bidez.
2. Defentsa eskatu behar da GAUReko GRAL/MAL moduluan (“Adjudikazioak” erlaitza). Egiaztatu egin behar da MALeko datu guztiak zuzenak direla: izenburua, hizkuntza, konfidentzialtasuna, etab.
3. MALaren dokumentazioa ADDIra igo behar da, pdf formatuan, posta elektronikoz emango zaion URLaren bidez. MALaren zuzendariak hala eskatuz gero, ADDIra igotako dokumentazioa berrikusi behar da.
4. MALa defendatu behar da, posta elektronikoz jakinarazitako egunean eta orduan.
Lanaren Zuzendaria
- GAURen grabatu behar da, GRAL/MAL moduluan, lan bakoitza eta esleitutako ikaslea (kontsultatu dagokion eskuliburua).
- Ikaslearen “Defentsa-eskaera” inprimakia sinatu eta kopia bat pdf formatuan gorde behar da.
- Defentsa GAUReko GRAL/MAL moduluan baimendu behar da, eta ikaslearen “Defentza-eskaera” inprimakia GAURera igo sinaturik. Egiaztatu egin behar da MALeko datu guztiak zuzenak direla: izenburua, hizkuntza, konfidentzialtasuna, etab.
- Dokumentazioa berrikusi behar da ADDItik iristen den estekaren bidez.
- Ebaluatu. Grabazioa eta epaimahaiak sinatutako errubrika gorde behar dira.
Epaimahaia
- Esleitutako MALak ebaluatzea, dagokion errubrika erabiliz. MAL bakoitzaren memorietara sar zaitezke posta elektronikoz jasoko duzun ADDIn sortutako esteka baten bidez. Defentsaren eguna eta ordua ere bide beretik jakinarazten dira.
- Aktak GAURen sinatzea. Errubrikak digitalki sinatu eta MALaren zuzendariari bidali.