Graduko lehen mailako matrikula - Sarbide berria
2024/2025 ikasturtea
Matrikulatzeko Prozedura
Aurrez aurreko matrikula
• Matrikula beste pertsona batek egiten badu, Ikasle baten izenean matrikula egiteko baimen-inprimakia aurkeztu beharko da.
• Matrikularen egunean eraman beharreko dokumentazioa:
- SARBIDEAn esleitutako gakoa
- Matrikularen prezioaren murrizketa edo salbuespena egiaztatzen duen dokumentazioa
- Datu ekonomiko eta estatistikoen orria matrikula-prozesuan jakinarazi beharrekoa
- Matrikularen ordainketa helbideratzeko kontu-zenbakia
• Beharrezkoa den dokumentazioa UPV/EHUren aplikazio informatikora igo beharko duzu 10 eguneko epearen barruan.
• Gomendagarria da taldeen eskaintzari eta ordutegiari buruzko informazio hau irakurtzea, eta ezinbestekoa irakasgairen batean ingelesez matrikulatu nahi izanez gero:
- Industria Teknologiako Ingeniaritzako Gradua
- Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua
- Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Biomedikoko Gradua
Online matrikula:
- Ordenagailuan, Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileekin baino ezin da egin; azaleratzen diren leihoen sistema desblokeatuta egon beharko da.
- Ordutegi-mugatua duzu: jakinarazi zaizun zitazio-ordutegia errespetatu beharko duzu
Onarpena kontsultatu
►Zure onarpenaren egoera begiratu
Zalantzaren bat argitu behar baduzu, berraztertu ahal duzu onarpen prozedurari buruzko informazioa.