Breadcrumb

Información - Titulaciones: Grado en Ingeniería Biomédica

Ingeniaritza Biomedikoko Gradua

Eskainitako plazen kopurua: 24

Ingeniaritza Biomedikoa ingeniaritzaren arlo berritzailea da, eta arlo biomedikoari dagozkion arazoak konpontzeko (medikuntza, biologia, bioteknologia, farmazia) ingeniaritzaren teknikak eta printzipioak aplikatzea du helburu.

Gradu hau diziplina anitzekoa da, eta ingeniaritzaren hainbat arlotan (telekomunikazioak, elektronika, mekanika, automatika, materialak eta abar) prestatzeaz gain, biologiaren eta medikuntzaren alorreko oinarriak ere eskainiko zaizkizu.

Horrela, osasun-zientzietako profesionalen arazoak eta beharrak ulertzeko gai izateko prestatu nahi zaitugu, eremu horretara egokitutako soluzio teknologikoak garatu ahal izan ditzazun.

Horretarako, gradu honetan zure prestakuntzan parte hartuko dute, ez bakarrik ingeniaritzaren-arloko profesionalak, baita osasun-sistema publikoarekin harreman estua duten osasun-arloko profesionalek ere.

Prestakuntza praktikoa eta aplikatua emate aldera, Gradu honek Prestakuntza Dualeko ibilbide bat du, Ingeniaritza Biomedikoaren sektoreko enpresa batean zure prestakuntza osatzeko.

Titulazio hau ingelesez ematen da oso-osorik

Informazio orokorra eta sarbidea

Sarrera baldintza: B2 mailaren baliokidea den ingeleseko gutxieneko maila egiaztatu beharko da.

Zientzia eta Teknologia Batxilergoa eginda sartu ahal zara titulazio honetan.

Informazio osagarria