Grupo Gorlan: Pronutec y Merytronic

Gorlan Taldea: Pronutec eta Merytronic

Elektrikoa

Deskribapen

Sektore elektrikorako balio erantsi handiko produktuak eskaintzen dituen enpresa industrial eta familiarra gara Gorlan. Gure produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatzeko jarduerei eta prozesuei buruzko erabakiak hartzerakoan, integrazio bertikalaren aldeko apustua egiten dugu.

Gorlan, banaketa elektrikoaren sektorean esperientzia sendoa duen liderretako bat da. Produktuaren diseinua eraberritzea eta bizi-ziklo osoan ingurumena zaintzea dira garapen jasangarriarekin dugun konpromisoaren oinarriak.
Gure erakundearen zutabeetako bat Giza Kapitala da, eta horregatik Gorlanen pertsonak zaintzen ditugu.
Gorlan Taldea osatzen dugun enpresen artean Merytronic eta Pronutec daude.

  • Merytronic: Balio erantsi handiko enpresa teknologikoa gara, banaketa elektrikoko sareak aurkitu, jarraitu eta monitorizatzeko ekipo elektronikoak, finkoak zein eramangarriak, diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen dituena. Kualifikazio handiko giza kapitala dugu, hainbat diziplinatan esperientzia handia duena. Teknologia aurreratuenen aplikazioak eta sektoreari buruz dugun ezagutza zabalak, banaketa elektrikoaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko konponbide berritzaileak garatzeko aukera ematen digute.
  • Pronutec: Behe-tentsioko banaketa elektrikorako ekipoen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean enpresa liderra gara. Gure bezeroei merkatu-joera berriek eskatzen dituzten soluzioak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko produktu berriak bilatzea eta garatzea gure lehentasuna da. Merkatuan 30 urte baino gehiago eman ondoren, eta hedapen-prozesu betean, 60 herrialde baino gehiagotan dugu ordezkaritza komertziala.