Traslado de Expediente

Espedientea lekualdatzea

Eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era (eguneratu zain)

Espedientea lekualdatzea eska daitekeen BIE/EIBko graduak

  • Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Zibileko Gradua
  • Itsasketako Gradua
  • Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Aurretiko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek UPV/EHUko prozedura orokorrean ezarritako epeetan eta datetan izena eman ahal izango dute berriro, eta sartu berri diren pertsonen izaera bera izango dute, hau da, sarbide-probaren kalifikazioa edo baliokidea hartuko da kontuan.

Espedientea lekualdatzea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako graduen artean

Arestian adierazitako graduen arteko lekualdaketa onartuko da, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

Eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era (eguneratu zain) 1. INPRIMAKIA

Gradu aldaketa onartu ondoren, ondoko taularen arabera aitortuko dira jatorrizko graduaren eta helburu graduen arteko kredituak.

Espedientea lekualdatzea, UPV/EHUko beste ikastegi batean egindako ikasketa berberetatik

Ikasketa berak badira, UPV/EHUko beste edozein ikastegitatik eskatutako lekualdaketak onartuko dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

• Jatorrizko graduan 60 kreditu gaindituta izatea

UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzea

Eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era (eguneratu zain–  2. INPRIMAKIA

Gradu aldaketa onartu ondoren, ondoko taularen arabera aitortuko dira jatorrizko graduaren eta helburu graduen arteko kredituak.

“Lekualdaketa UPV/EHUren ikastegi batetik beste batera egin bada ikasketa berberekin jarraitzeko, erabilitako deialdiak espediente berrian jasota agertuko dira, baina, edozelan ere, horrelakoetan, ikasleak bermatuta izango ditu bi deialdi gutxienez”.

Espedientea lekualdatzea, UPV/EHUko edo Espainiako beste unibertsitate batzuetako kideko graduetatik

Kideko ikasketetatik adierazitako graduetara lekualdatzea onartuko da, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

• Jatorrizko graduan 60 kreditu gaindituta izatea

UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzea

1.- Aurreko ikasturtean gutxieneko notarik ez zuten titulazioetarako.

2024/25 ikasturtean gutxieneko notarik ez duten titulazioak:

  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Itsasketako Gradua
  • Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

Gehienez ere 10 lekualdaketa onartuko dira titulazio bakoitzean. 10 eskari baino gehiago badaude, unibertsitateko sarrera notaren arabera onartuko dira eskariok.

2.- Aurreko ikasturtean gutxieneko nota ezarria zuten titulazioetarako.

2024/25 ikasturtean gutxieneko nota ezarria duten titulazioak:

  • Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Zibileko Gradua

Gehienez ere 5 lekualdaketa onartuko dira titulazio bakoitzean. 5 eskari baino gehiago badaude, unibertsitateko sarrera notaren arabera onartuko dira eskariok.

Eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era (eguneratu zain)

UPV/EHUren beste ikastegi batetik datozen ikasleak. 3. INPRIMAKIA bete beharko dute

UPV/EHUtik kanpoko ikasleak. 4. INPRIMAKIA bete beharko dute eta honako dokumentazio hau erantsi:

  • Unibertsitatean sartzeko egin diren proba edo ikasketei dagokien ziurtagiri akademikoa: unibertsitatean sartzeko probaren txartela, Lanbide Heziketako ikasketen ziurtagiria, unibertsitateko titulua, etab.
  • Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ziurtagiri akademikoa (emaitzak eta deialdi kopurua)
  • Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ikasketa plana (kreditu kopurua, irakasgaiak eta titulazioa adierazita)

Onartua izanez gero, dokumentazio horren jatorrizko aleak aurkeztu beharko dira ikastegiko idazkaritzan, matrikula egiteko unean erkatzeko.

Eskariak ikastegiko Zuzendaritzak ebatziko ditu.

Atzerriko unibertsitate ikasketak hasita edo bukatuta baina homologatzeke dauzkaten ikasleek onartzea

(EHAA, 2023ko maiatzaren 3koa)

EZINBESTEKO BALDINTZA: Gutxienez 30 kreditu eginak izatea, sartu nahi duzun graduan baliozkotu/aitor daitezkeenak.

Atzerrian egindako unibertsitate ikasketak aitortzeko ESPEDIENTEA ALDEZ AURRETIK AZTERTZEKO ESKAERA. 

Prezio publikoko tarifa: 153,38 €

Espedientea aldez aurretik aztertzeko eskaera egiteko epea: 2025eko otsailaren 3tik 28ra. Espedientea aldez aurretik aztertzeko eskaera.

Inprimakiaren batera bidali beharko dira honako agiri hauek:

  • Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ziurtagiri akademikoa (emaitzak eta deialdi kopurua)
  • Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ikasketa plana (kreditu kopurua, irakasgaiak eta titulazioa adierazita)
  • Gainditutako irakasgaien programa, ikastegiaren/unibertsitatearen zigiluarekin.

Onartua izanez gero, aurretik adierazitako dokumentazioaren jatorrizko aleak aurkeztu beharko dira ikastegiko idazkaritzan; agiri guztiek ofizialak izan eta behar bezala legeztatuta egon behar dute. Agiriekin batera, hala badagokio, gaztelaniara egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da.

Sartzeko interesa dutenek B2 baten baliokidea den hizkuntza-maila (gaztelania edo euskara) egiaztatu beharko dute dagokion titulu ofiziala aurkeztuz. Izapide honetatik kanpo geratuko dira herrialde hispanohiztun batetik datozenak.

Aurreko ikasturtean gutxieneko notarik ez zuten titulazioetarako. Atzerrian hasitako kideko ikasketetatik lekualdatzea onartuko da, betiere adierazitako baldintza betetzen bada.

2024/25 ikasturtean gutxieneko notarik ez duten titulazioak:

  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Itsasketako Gradua
  • Nautika eta Itsas Garraioko Gradua

2024/25 ikasturtean gutxieneko nota ezarria duten titulazioetarako. Ikasturte bakoitzean 5 plaza eskainiko dira titulazio bakoitzean, betiere adierazitako baldintza betetzen bada.

2024/25 ikasturtean gutxieneko nota ezarria duten titulazioak:

  • Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Kudeaketa eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Zibileko Gradua

Plazak esleitzeko irizpidea izango da ikasleak aitortzeko daukan kreditu kopurua (% 50) eta jatorriko ikasketen espedienteko batez besteko nota (% 50).

Onartzeko eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era (eguneratu zain)  - 5. INPRIMAKIA
Eskariak ikastegiko zuzendaritzak ebatziko ditu.