Información - RRE: Aulas de Empresa - Aula ZIV

ZIV Gela

Deskribapena

2008/09 ikasturteko azaroan abiatu zen ZIV enpresa ikasgela, Bilboko  Ingeniaritza Eskolan. Izen bereko enpresak babesten du, eta hiru arlotan antolatuta dago: ZIV Grid Automation, ZIV Communications eta ZIV Metering Solutions.

ZIV enpresa 1994an sortu zen, eta Zamudion (Bilbo) du egoitza. Liderra da babes elektrikoen eta kontrol eta neurketa sistemen arloan, betiere sistema elektrikoaren osagaiei aplikatuta. Mundu osoan ezaguna denez, Crompton Greaves taldeko kide da 2012tik. Talde horretan, ZIV enpresa mundu osorako ereduzko enpresetako bat da. Automatizazioaren alorra zuzentzen du, eta Smartgrid soluzioen garapenerako CG taldearen mundu osoko Bikaintasun Zentroa da (talde horrek hainbat alor lantzen ditu: babesa, kontrola, komunikazioak, kontagailu adimendunak, kontzentratzaileak, ibilgailu elektrikorako konponbide integralak...).

Ikasgela horretan ikasle bekadunak aritzen dira, benetako arazoetan ardaztutako aplikazio praktikoko proiektuak gauzatzen, eta helburua hainbat alorretako prestakuntza sakontzea da; energia elektrikoa, babesak, arlo horretan behar diren ekipamendua eta azpiegitura, sistema elektrikoan energia sortzeko modu berrien txertaketa, energia elektrikoko horniduraren kalitate eta jarraitutasun optimoa, etab.

Proiektugintza

Bitarteko

Carolina Rebollar <carolina.rebollar@ehu.eus>