Itelazpi #TelekoSaria
Deskribapena
Lanak honako eduki hauetakoren batekin eduki beharko du zerikusia:
- FM irratiaren eta LTD telebistaren hedatze-sistemak: Estaldura-azterketak, irradiatze-sistemak, gailu bereziak .
- Hedatze-teknologia berrien azterketa: UHD, DVB-T2, DAB+, HbbTV, 3D telebista, kodifikazioa eta modulazioa, etab.
- Operadore-zerbitzuak: IParen garraio-sareak, irrati-loturak, MPLS, SDH, PDH, zuntz optikoa
- Komunikazio Kritikoen Sistemak: 5G, TETRA, DMR, LTE/4G aplikazioak etab.
- Haririk gabeko teknologietan oinarritutako IoT sistemak: Sentsorizazio, sare-azpiegitura eta aplikazioak
- Telekomunikazio zentroetako azpiegituren hobekuntza: Tximistorratzak dorreetan, energíia berriztagarrietan oinarritutako elikadura-sistemak, zentro hibridoak, balizamendu-sistemak, etab.
- Sareko operazioei (OSS) laguntzeko sistema informatikoak: Gorabeherak kudeatzea, akatsak kudeatzea, mantenua kudeatzea, eremuko potentzia kudeaketa, sareko inbentarioa, etab.
2024ko maiatzetik 2025eko apirilera bitartean Bilboko Ingeniaritza Eskolan defendatu eta kalifikatutako Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan guztiak aukeratu ahal izango dira, kasuan kasuko sariaren gaiari buruzkoak badira.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 30 arte, beti irekita.
Ikasle interesdunak eskabidea aurkeztu beharko du, honako hauek eginez:
a) Parte hartzeko online formularioa bete, horri eskabidea erantsita, tutoreak eta ikasleak behar bezala sinatuta.
b) posta elektronikoz enpresa.eib@ehu.eus helbidera pdf bat bidali GRAL/MALren kopiarekin edo deskargatzeko esteka batekin, gaian "Enpresaren izena + SARIA" adieraziz.
Eskaera aurkeztuta, ikasleak onartzen du sariaren epaimahaiak (bai Eskolaren aldetik, bai enpresaren aldetik) bere defentsarako aurkeztutako GRALaren/MALaren memoria eskuratzeko aukera izan dezan. Onartzen du, halaber, enpresak eskabideko datu pertsonalak eskuratu ahal izatea, bai eta harreman pertsonala izatea ere, sariaren finalisten artean aukeratua izan zein ez.
Epaimahaia
- Komunikazio Ingeniaritza Saileko irakasleak (Irrati-komunikazioen arloa)
- Itelazpiko Zuzendaritza Teknikoa
Saria ematea 2025eko ekainean egingo den ekitaldi publiko batean.