INSERTEC

INSERTEC

LABE INDUSTRIALEN eta PRODUKTU ERREGOGORREN fabrikazioa

Ingeniarien Eskolan ikasi duzuen diziplina askoren bilduma gara.

Egunerokoan hitz egiten dugu beroaren transmisioaz, potentziaren elektronikaz, errekuntzaz, adimen artifizialaz, kimika ez-organikoaz, prozesu metalurgikoez, proiektuen kudeaketaz... Eta hori guztia giza ingurune global aberasgarri batean, filialak eta lankideak baititugu Italian, Brasilen, Mexikon, Txinan, Indian, UKn, Frantzian eta Errusian.

Zer egingo dugu? Urtzeko eta tratamendu termikorako industria-labe eraginkorrak egiten ditugu, aluminioaren munduan batez ere. Eta labe horiek estaltzeko eta mantentzeko erabiltzen diren material erregogorrak ekoizten ditugu.

550 pertsona baino gehiago gara mundu osoan labeak eta erregogorrak diseinatu eta fabrikatzeko ilusioarekin. Labe eta erregogor horiek ezinbestekoak dira hainbat industriatan, hala nola energia berriztagarrietan, garraioan edo automobilgintzan, gaur egungo aurrerabidean eta gizarte-ongizatean hainbeste eragiten baitute.

Enabling progress: aurrerapena posible egiten dugu

Ikuspegi horrek eraman gaitu metalurgia-industriarentzat erantzun integrala, konprometitua eta iraunkorra garatzera.

Ingeniaritza bere diziplina guztietan eta ikuspegi globala duen talde kulturaniztun batean lan egitea gustatzen bazaizu, INSERTEC izan daiteke bilatzen ari zaren enpresa.