Irakasleentzako Informazioa
Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiarekin bat etorriz, tutore esaten zaio erakunde laguntzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten dituen ikasleari jarraipena egiten dion eta laguntzen dion UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileari. Praktiketan ari den ikasleak tutore bat izan behar du esleituta.
Prozedura
1.- Ikasleak berak aukeratzen du libreki tutorea zein izango den, eta hura ados dagoela jaso beharko du, dagokion agiria sinatuta.
2.- Praktika esleitu ondoren, Arautegiarekin bat etorriz, inplizituki bere gain hartuko ditu eginkizun hauek:
a) Prestakuntza proiektua normal gauzatzen dela zaintzea, praktikak egiteko ordutegia eta ikaslearen akademia, prestakuntza, ordezkaritza eta partaidetza betebeharrak bateragarriak direla bermatuz.
b) Praktiken jarraipen eraginkor bat egitea. Horretarako, enpresako edo erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu beharko da, eta, hala badagokio, jarraipen txostenak ikusi.
- Derrigorrezko tutoriak bete (Gaurren sartu)
c) Prestakuntza proiektuan aldaketak egiteko baimena ematea.
d) Isilpekotasuna gordetzea tutore gisa bere jardueraren ondorioz jakiten duen edozein informaziori dagokionez.
e) Gertatzen diren gorabeheren berri ematea Eskolako Praktiken Programaren arduradunari.
f) Behar diren laguntza baliabideak daudela ikuskatzea eta, hala badagokio, eskatzea, ziurtatzeko desgaitasunen bat duten ikasleek aukera berdintasunean egin ditzaketela beren praktikak, bereizkeriarik egin gabe eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren arabera.
g) Tutorea arduratuko da ikaslearen praktiken ebaluazioa egiteaz ere, honako hauen oinarrituta:
- Begiralearen amaierako txostena (pdf, 186 Kb)
- Ikaslearen azken memoria (pdf, 119 Kb)
- Masterreko batzorde akademikoak ezarriko lukeen bestelako betebeharrak
h) Tutorearen amaierako balorazio txostena (pdf, 67 Kb) betetzea, dokumentu horren bidez egiaztatuko dira praktikak.
Tutorea izango da arduradun b., g. eta h. ataletan aipatutako agiriak behar bezala bete eta ebaluazioaren amaierako txostena horretarako izendatutako epaimahaiari bidal dakizkion .
Era berean, GAUR aplikaziora igo daiteke, nahitaezko praktikak, ikastegia: 345: Bilboko Ingeniaritza Eskola, egungo ikasturtea hautatu (2024/25), esleipenak, bilatu, emaitzak bereizi, ebaluazioa hautatu, ebaluazio agiria erantsi (aztertu eta igo tutorearen amaierako balorazio txostena), gorde.
Kredituak aitortuko dira Nahitaezko Kanpoko Praktikak egin diren ikasturte berean, kalifikazioa dena delakoa izanda.
Beharrezkoa bada dagokion ziurtagiria (ordu eta tutore kopuru osoa), hori ere GAURen bitartez eskatu daiteke, Ziurtagiria eskatu-n klik eginez (ez sortu). Eskaera Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzara iritsiko da, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio, honako baldintzak betetzen badira:
- Praktikaren jarraipena egin bada (Tutoretzak eginda)
- Hiru txostenak bete badira (Ikaslearena, Instruktorearena, tutorearena)