Información - RRE: Prácticas Curriculares - Másteres Universitarios - Información para el Alumnado

Ikasleentzako Informazioa

2023/2024 ikasturtea

Praktikak esleitzea

Praktikak masterreko arduradunaren bidez esleituko dira.

Tutorearen hautaketa

Behin ikasleari praktika batzuk esleituta, ikasleak berak aukeratu behar du praktiken tutore izango den irakaslea.

Arautegian ezarritakoez gain, tutorearen ardura izango da hezkuntza proiektua behar bezala garatu eta burutzea.

Praktiketarako tutore izango den irakaslea aukeratu eta gero, ikasleak praktikari buruzko datuen (pdf, 145 Kb) dokumentua aurkeztu beharko du enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan.

Behin mezua Enpresekiko Harremanetako Zerbitzuan jasota, tramitatuko da prestakuntza proiektua praktikak hilaren 1ean edo 15ean hasiko direlarik edo, hala balegokio, hauen osteko lehenengo lanegunean. Tramite honek gutxienez lau lanegun behar ditu. Prestakuntza proiektua izapidetu eta posta elektronikoz bidaliko zaie enpresari eta esleitutako pertsonari, digitalki sinatuta.

23/24 ikasturtetik aurrera, bai enpresak bai ikasleak digitalki sinatu behar dute; eta kopia bat bidali beharko diguzue empresa.eib@ehu.eus  helbidera.