Información Alumnado Prácticas Externas

Ikasleentzako informazioa

 

Praktiken baldintzak eta iraupena


Honako hauek har dezakete parte programan:

  1. Lehen bi mailak osorik eta 180 ECTS gaindituta dituzten Graduko ikasleek..

 2. Masterreko ikasleek


Alta praktiken sisteman

Aurreko ataleko baldintza akademikoak betetzen badira, ikasleak  GAURen sartu ahal izango dira, Borondatezko Praktiken profilean. Hor, behin curriculuma betetzen dutenean, enpresen eskaintzak ikusi ahal izango dituzte. Borondatezko praktikak - ikasleak aplikazio informatikoaren eskuliburuan xehetasun gehiago lor daitezke pueden obtener más detalles.

Garrantzitsua izango da aldian behin @ikasle.ehu.eus helbide elektronikoa kontsultatzea, bereziki hautaketa prozesuetan daudenek edo praktika bat esleituta dutenek; izan ere, helbide horren bitartez jakinaraziko dira praktikekin lotutako kudeaketa guztiak.


Praktikaren eskaintza, hautaketa eta esleipena

Enpresa batek praktika eskaintza bat argitaratzen duenean, SISTEMAN ALTA EMANDA DAGOEN ikasleak GAURen ikusi ahal izango du, eta izena eman.

Enpresak hautaketa prozesua egingo du, eta izena eman duten ikasleen curriculum vitaea baino ez du ikusiko. Pertsona bat baino gehiago baldin badaude izena emanda, enpresa haiekin harremanetan jarri ahal izango da, dagozkion probak egiteko (normalean, elkarrizketa bat).

Enpresak, azkenean, praktika egokitzat jotzen duen pertsonari esleitzen dionean, aplikazio informatikoak mezu elektroniko bat bidaliko die hautaketa prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei, eta praktika esleitu dieten ala ez esango die.

Hezkuntzarako lankidetza hitzarmena

Praktika esleitzeko mezu elektronikoa jaso ondoren, esleituak mezu berri bat jasoko du, pdf bat atxikita duela, non zehaztuko baitira praktikaren datuak.

Praktika horiek tutorizatu behar dituen eskolako irakasleak mezu bat bidali behar du empresa.eib@ehu.eus helbidera, datu hauek sartuta: tutorizatu beharreko ikaslearen datuak, irakaslearen izen-abizenak eta bere saila.

Behin mezua Enpresekiko Harremanetako Zerbitzuan jasota, hitzarmena izapidetu eta posta elektronikoz bidaliko zaie enpresari eta esleitutako pertsonari, digitalki sinatuta.

23/24 ikasturtetik aurrera, bai enpresak bai ikasleak digitalki sinatu behar dute eta kopia bat bidali beharko diguzue empresa.eib@ehu.eus  helbidera.

Praktikak hasi baino lehen, hitzarmena sinatuta eta kopietako bat entregatuta egongo da. Eman ezean praktika baliorik gabe gera daiteke.

 

Praktikak egitea

Hitzarmena sinatu ondoren, hautatutako pertsona enpresan sartuko da bertan adierazitako lehen egunean.

Hitzarmena hasiera batean adostutako egunetik aurrera luzatzea erabakitzen bada, Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariordetzari bidali beharko zaio eskaera (empresa.eib@ehu.eus).

Egonaldian zehar arazoren bat sortuz gero, ikasleak, lehenik eta behin, enpresako begiralearengana jo beharko du arazoa konpontzeko. Arazoa ez bada behar bezala konpontzen, Eskolako tutoreari eskatuko zaio laguntza. Egoerak bere horretan jarraitzen badu, horren berri emango zaio.Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariordetzari.


Praktiken amaiera

Praktika amaitutzat jotzeko, ezinbestekoa izango da:

  1. Enpresako instruktoreak eta eskolako tutoreak praktiken ebaluazio txostena bete beharko dute GAURen (abisu mezu elektroniko bat jasoko dute praktika amaitzean).
  2. Ikasleak GAURen beteko du dagokion memoria.
  3. Eskolako tutoreak tutoretzen gutxieneko protokoloa bete behar du.

 Hiru baldintza horiek bete ondoren, GAURen eskatu ahal izango da kredituak aitortzeko beharrezkoa den praktikaren azken ziurtagiria. Ziurtagiri hori posta elektronikoz bidaliko da, Enpresekiko Harremanetako Zerbitzuko Idazkaritzatik, eskaera egin denetik gutxienez 48 ordu igaro ondoren.

Praktika baten amaiera aurreratzeko, praktika behar baino lehenago amaitzeko inprimakiaren eranskina (pdf, 58 Kb), behar bezala beterik eta empresa.eib@ehu.eus helbidera bidalita, kopian enpresa eta eskolako tutorea jarrita eta arrazoiak justifikatuta. Behin amaiera aurreratua onartuta, amaierako txostenak bete beharko dira.

Amaitze aurreratu baten ondoren hezkuntza lankidetzako hitzarmen berri bat formalizatu ahal izango da, baldin eta arrazoiak behar bezala justifikatuta badaude. Kontuan hartu behar da ezen, 10.4. artikuluak ezartzen duenez, betebeharrak betetzen ez badira edo praktikak justifikaziorik gabe uzten badira, ikasleak zigortuko direla, praktika berrietarako baimena esleitzerakoan, lehentasunerako aukera galduta.

Kredituak aitortzea

Praktiketako 25 ordu 1 ECTS kreditu dira.


Kredituak aitortu nahi izanez gero, titulazio hauetan borondatezko praktikak egitea da aukera bat:

1.   Ingeniaritza Zibileko Gradua, gehienez ere hautazko 18 ECTS.

2.   Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua, hautazko 24 ECTS.

Graduetan kredituak lortzeko, behar bezala amaitu beharko dira praktikak:hiru txostenak beteta eta GAURen bitartez kredituen ziurtagiria eskatuta. Halaber, irakasleak tutoretzen protokola bete behar du Gaurren. Ziurtagiri hori posta elektronikoz bidaliko da, Enpresekiko Harremanetako Zerbitzuko Idazkaritzatik, eskaera egin denetik gutxienez 48 ordu igaro ondoren.

Aitorpena praktikak bukatu baino lehen egin beharko balitz, ikasleak Enpresarekiko Harremanetarako idazkaritzan eskatu beharko du, tutorearen oniritzia (pdf, 57 Kb) behar bezala beteta aurkeztuz. Horrez gain, enpresako begiraleak txostena bete behar du, GAURren bitartez. Aitorpen eskaera hori soilik egin daiteke eskaera egunera arte betetako orduengatik, eta ezin dira sartu betetzeko geratzen diren orduak.


3.   Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra; Kanpoko praktikak irakasgaiari 9 ECTS dagozkionak. MASTERRETAKO AKADEMIA ANTOLAKUNTZAKO ZUZENDARIORDEA