Enpresentzako informazioa
Curriculumetik kanpoko praktikak UPV/EHUko ikasleen hezkuntza lankidetzarako hitzarmenaren barruan egiten dira. Praktika hauek ez dira derrigorrezkoak titulazioetako ikasketa planetan eta zuzenean koordinatzen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolak (BIE/EIB) GAUR izeneko aplikazio informatikoaren bidez (borondatezko praktikak).
Enpresa/erakunde batek Hezkuntzarako Lankidetza programan parte hartu nahi badu, pauso hauek eman beharko ditu:
GARRANTZITSUA: ikastegien berrantolaketa dela eta, Bilboko Ingeniaritza Eskolak 4 kode ditu, praktika egiteko eskatzen diren ikasleen profila zein den. Hori dela eta, GAURen (bai enpresa altan emateko bai praktika baten eskaintza egiteko) kode hauetako bat aukeratu behar da, eskatu nahi den titulazioaren arabera:
364
- Ingeniaritza Zibileko Gradua
345
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua
- Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
- Telekomunikazioaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
- Zientzia eta Teknologia Espaziala Unibertsitate Masterra
- Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterra
- Material Aurreratuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
- Ingeniaritza Energetikoa Unibertsitate Masterra
- Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra
- Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoa Unibertsitate Masterra
- Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra
-
Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Masterra
-
Sistema Elektroniko Aurreratuak Masterra
-
Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterra
-
Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus Masterra
-
Energia Biltegiratzeko eta Eraldatzeko Materialak Erasmus Mundus Masterra
-
Hiri eta Komunitate Adimenduak Erasmus Mundus Masterra
363
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Elektronikoaren eta Automatikoaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
350
- Itsasketako Gradua
- Nautika eta Itsas Garraioko Gradua
- Itsas Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
- Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioa Unibertsitate Masterra
Enpresa berrien erregistroa
- "Enpresa Berria Erregistratu" erlaitzean (hurrengo webgunearen behealdean dago), enpresaren IFZ sartu behar da, eta eskatzen diren datuak beteta, aplikaziora sartzeko eska daiteke
- Enpresa batek alta emateko gidan, balidazioa eskatzeko jarraibideak kontsulta daitezke.
- Itxaron egin behar da, Eskolako praktiken kudeaketaren arduradunek enpresaren alta balidatu arte
- Behin enpresa balidatzen dutenean, enpresak mezu elektroniko bat jasoko du aplikaziora sartzeko pasahitzekin.
Praktiken eskaintza
Enpresa balidatuta dagoenean, praktikak eskaini ahal izango ditu (GAURen praktiken eskaintza bat egiteko gida).
- Praktikaren eskaintza egitea: "GAUR sarbidea" erlaitzean (hurrengo webguneko behealdean dago).
- Praktikaren eskaintzan honako hauek zehaztu beharko dira: ordutegia, iraupena, praktikaren funtzioak eta eginkizunak, eta ikasleak enpresan izango duen begiralearen datuak.
- Eskolak praktikaren eskaintza balidatu arte itxaron behar da. Une horretan, enpresak balidazioa baieztatzen duen mezua jasoko du posta elektroniko bidez.
- Behin praktika balidatzen denean, interesa duten ikasleek izena eman ahal izango dute.
- Enpresak izena eman duten pertsonen curriculuma ikusi ahal izango du GAURen, eta egokiena iruditzen zaiona aukeratuko du.
- Hautatutako pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, eta esleitu zaion praktikaren berri emango zaio.
Praktika "hitzartu" bat bidali
Enpresak jada aurretik aukeratuta badu pertsona bat, gainerako ikasleek ez dute eskaintza GAURen ikusiko, eta praktikaren eskaintza egitean, "Praktika hitzartua" laukitxoa markatu beharko da, eta honako hauek adierazi: NANa, jaiotze data eta praktika esleitu nahi zaion pertsona zein titulaziotan dagoen matrikulatuta.
Hitzarmenaren sinadura
Jarraian, ikasleak praktikaren tutoretza egingo duen irakasle bat aurkitu behar du, eta eta hark onarpen-mezu elektroniko bat bidali behar du empresa.eib@ehu.eus helbidera, datu hauek sartuta: tutorizatu beharreko ikaslearen datuak, irakaslearen izen-abizenak eta bere saila.
Hitzarmena izapidetu ondoren, posta elektronikoz bidaliko zaie enpresari eta esleitutako pertsonari, digitalki sinatuta.
23/24 ikasturtetik aurrera, bai enpresak bai ikasleak digitalki sinatu behar dute eta kopia bat bidali beharko diguzue empresa.eib@ehu.eus helbidera.
Enpresako begiralearen amaierako txostena
Praktika amaitzean, Hitzarmenean begirale gisa izendatutako pertsonak ebaluazio txosten bat bete behar du GAURen; izan ere, txosten hori gabe ezingo zaizkio ikasleari kredituak aitortu.
Behin praktikaldia amaituta, abisu bat iritsiko zaio helbide elektronikora (alta emateko erabili zena), GAURen sartzeko eta praktikak ebaluatzeko. Begiralearen eskuliburua.
Enpresako begiraleak laguntzaile-jarduera, venia docendi, aitortzeko eskubidea du. Beharrezkoa bada dagokion ziurtagiria, GAURen bitartez eskatu daiteke..