elektriker inv gr

Grupo de investigación sobre líneas y redes eléctricas – ELEKTRIKER

Nombre:

Linea eta sare elektrikoen Ikerketa Taldea / Grupo de Investigación sobre líneas y redes eléctricas

Acrónimo: ELEKTRIKER
Descripción:

Gaur egun, energia-sistemak paradigma berri baterako trantsizio-prozesuari ekin dio. Paradigma berri honek ezaugarri hauek ditu: deskarbonizazioa, sorkuntzaren deszentralizazioa, ekonomiaren elektrifikazioa, kontsumitzaileen parte-hartze aktiboagoa eta baliabideen erabilera iraunkorragoa. Baita ere, kontutan izanda gizartearen eta ekonomiaren garapenerako energia beharrezkoa dela, linea elektrikoetan transmititutako potentziaren handitze esanguratsua ematen ari da.

Energia elektrikoaren sektore estrategiko honetan gertatzen ari diren aldaketa horiei aurre egiteko, linea eta sare elektrikoei buruzko Ikerketa Taldearen (ELEKTRIKER) helburu orokorra ikerketa bere jardun-eremuetan garatzen laguntzea da. Horregatik, elkarrekin lotuta dauden bi ikerketa-ildotan finkatzen du bere jarduera:

1. lerroa: sare elektrikoen operazioan ampazitatearen monitorizazio sistemen aplikazioa: Ikerketa-taldeak, monitorizatutako aireko linea bakoitzaren ampazitatea lortzeko eta tenperatura aldaketen aurrean eroalearen portaera egiaztatzeko, aireko lineak monitorizatzeko sistemak aztertu eta garatu ditu. Horrez gain, ampazitatearen monitorizazio sistemen erabilera, denbora errealeko monitorizaziotik balio horien ordu batzuetarako iragarpenera hedatu da. Honen helburua, aurreikuspen-sistema horiek sareen funtzionamenduari gehitzea da. Horrela, ohiko muga estatikoen ordez, ampazitatearen iragarpen hauen erabilpenak sorkuntzan eta sareen operazioan lortzen dituen aurrezpen ekonomikoak kalkulatuz (haize-sorkuntzari lotutako onurari arreta berezia jarriz).

2. lerroa: Lekuko Energia Komunitateen Kudeaketa Estrategiak: Ikerketa-lerro honetan, lekuko elektrizitate-merkatu berrien garapena aztertzen da, kontsumitzaileek aurrezpen ekonomikoa lor dezaten eta sarearen funtzionamendua hobetu dadin, ustiapen horren kostuak murriztuz. Horrek, sektoreko eragile berrientzat negozio aukera desberdinak agertzea ahalbideratuko duelarik.

Líneas de Investigación:
  1. Aire-linea elektrikoen potentziaren iragarpena
  2. Sare elektrikoen funtzionamendua
  3. Energia eolikoaren integrazioa sare elektrikoan
  4. Sare elektriko adimendunak (smart grids)
  5. Aireko linea elektrikoen monitorizazioa
  6. Prestazio termiko handiko eta gezi txikiko aireko eroaleak
  7. Energia-komunitateak
URL página WEB:  
Contacto: Nombre:  Elvira Fernández Herrero
e-mail:  elvira.fernandezh@ehu.eus