CEIT – Centro tecnológico

CEIT- Zentro teknologikoa

Mugikortasun iraunkorra Fabrikazio aurreratua Ingurumena Digitalizazioa

Deskribapen

CEIT irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentroa da, Nafarroako Unibertsitateak 1982an sortua, eta Donostiako bi lekutan dago: Ibaetako campusean eta Miramongo teknologia-parkean. 250 langile baino gehiago ditu gaur egun.

Zentroaren helburu nagusia ikerketa industrial aplikatuko proiektuak egitea da (horietako asko nazioartekoak), I+G sailekin lankidetza estuan arituz.

CEITek ikerketa aplikatuaren bikaintasuna sustatzen du, emaitza ez-konfidentzialak argitaratuz eta foro zientifiko eta teknikoetan parte hartuz. Zentroak doktoregoko irakaskuntza-programa zabala ere badu industria-arloan.