Informazio bibliografikoko baliabideak - Zuzenbidea
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Aranzadi: Espainiar legeria estatala 1930etik, autonomikoa, finkatua, europarra, hitzarmen kolektiboak eta beste.
- VLex: Jurisprudentzia, legeria, liburu eta testu osoko aldizkariak, kontratuak, hitzarmen kolektiboak eta prentsa albisteak eskaintzen dituen ataria. Espainia, EB eta nazioarteko zuzenbidea hartzen ditu.
- La ley digital: La Ley aldizkarian argitara emandako testu osoko artikuluen doktrina, liburuen hautaketa eta aipu bibliografikoak.
- Tirant online: Jurisprudentzia, legeria, formularioak, doktrina, bibliografia, eskema prozesalak eta kontsultak agertzen ditu.
- Biblioteca online Bosch: Bosch-en Praktika Prozesalaren Oinarrizko Bibliotekaren Bilduman argitaratutako liburuen bertsio digitala.